Trenbide-espazioaren birsorkuntza ezin da aukera izan ekimen pribatuari laguntzeko

Rueda prensa Espacio FerroviarioSí se Puede Irun / Podemos Irun- EHBILDU IRUN- Ezker Anitza Bidasoa- EQUO BERDEAK BIDASOA.- Trenbide gunearen berritzea gure hiriaren erronkarik nagusietarikoa izango da datozen urteotan. Gaur erabili gabe eta narridura handian dauden mila metro kuadro horiek Irunerako “hiri pitzadura” handia suposatzen dute.

Gure konpromisoa,  gure inguruneko gertaera garrantzitsu honen parte izatea eta bultzatzea izango da. Nola? Irun trinkoago eta jasangarriago eginez.

Anbizio handiko helburu horren bidean, Irungo aldaketaren aldeko  lau indar politiko aurrerakoi  garen hauek, ezinbestean jorratu beharreko bi puntu aipatu nahi ditugu: gunea NOLA planifikatu eta ZERTARAKO.

NOLA egingo dugun garbi dugu, hau da, herritar guztiak inplikatuko dituen prozesu parte hartzaile baten bitartez. Honela Irundarrei azalduko diegu zein baldintzatan egin daitekeen, zein erabilera eman ahal zaion gune berriari, zein inbertsio suposatuko duen, eta ea ados dauden egitearekin. Udal mailan eratzen ari den parte hartze araudiak galdeketa lotesleak egitea baimenduko du, eta hauxe litzateke horretarko abagunerik egokiena.

ZERTARAKO galderari erantzunez, guk, eragile sozialak garen heinean, gune berri honetan eman daitezkeen erabilerei ekarpenak egiten jarraitu nahi dugu. Nahiz eta gune horretararko udal gobernuaren asmoa zein den oraindik ez dakigun, bai adierazi nahi dugu, gune horretarako berdeguneak, kirol eta kultura guneak, ekonomia sozialeko ekimenak sustatu beharko liratekeela, honela, gaurregungo trenbideak hiriaren birika, aisialdirako gune garrantzitsu bilakatuz. Honetaz gain, unibertsitate gunea, kultural eta artistiko industria zein “bata txuri” motako ekimen ekonomikoak aintzat hartu beharko lirateke.

Era berean, garbi adierazi nahi dugu, ekimen pribatuari ez zaizikiola ateak edonola ireki behar, eta ingurune hau izaera publikokoa izatea espero dugula.
    
Beraz, hiriaren eraldaketa honen aldeko gure konpromisoa nabarmendu nahi dugu, beti ere, anbizio handiko parte hartze prozesuen bitartez ematen bada, non Irundarrek erabakitzeko ahalmena izango duten, eta beti ere proiektuaren oinarria erabilera publikoetan kokatzen bada .

Etiquetas: