Txingudiko pentsiodunen mugimenduak PSE, Si Se Puede Irun, EAJ eta Bildu taldeen babesa jaso du

Urtarrilaren 31ko udalbatzan, Txingudiko pentsiodunen mugimenduak agiri bat irakurri du eta PSE, Si Se Puede Irun, EAJ eta Bildu udal taldeen babesa jaso du.

Agiria:
GURE PENTSIOEN EROSTEKO AHALMENAREN ALDE

Eskualdeko hainbat pentsiodun 3 aldiz elkartu gara San Juan plazan, %0,25eko igoera ziztrinaren aurka eta erosteko ahalmena mantentzearen alde, azken elkarretaratzea oso jendetsua izanik.

Datorren astelehenean, otsailak 5, berriro elkartuko gara xede berberarekin.

Udalbatza eta udaleko talde guztiak premiatzen ditugu gure eskaerari babesa ematera, pentsioen erosteko ahalmena mantentzeko egiten dugun eskaerari babesa ematera eta, ahal den neurrian, egingo ditugun ekitaldiak eta ekintzak burutzeko erraztasunak  ematera.

Etiquetas: