50 langabe gehiagorekin hasi da 2018

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, urtarrilan 50 pertsonetan egin du gora langabeziak Behe Bidasoan. Zehazki: 35 pertsona Irunen eta 15 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 3.657 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,6 hain zuzen.

Hondarribian, gaur egun 668 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11,7koa da (%12,6 Irungoa eta %8,3 Hondarribikoa), %9,9 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12,2 da.

Sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: