Kemen Dantza Taldeak Kauteretan parte hartuko du

Inauteri garaiari hasiera emateko, Irungo Atsegina elkarteak antolatuta, hilak 3, 19:00etatik aurrera, Kauterak Irungo kaletan zehar ibiltzen dira, kantari eta musika joaz.

Desfilearen amaieran, ijitoen ezkontzaren antzezpena egiten dute San Juan plazan. Kemen Dantza Taldeak parte hartzen du ikuskizunean. Brahmsen 5.dantza hungariarrarekin dantzatzeko koreografia prestatu zuten Kemeneko kideek, 1984an, Atseginarekin batera Kauteren konpartsa berreskuratzeko lanean aritu zirenean.

Etiquetas: