Ekainaren 10eko Giza Katea saretzeko mahaiak jarriko dira larunbat honetan

Giza KateahatuhitzairunJakingo duzuenez ekainaren 10ean Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko dituen Giza Kate erraldoi bat antolatu du ekainaren 10ean. Gure Esku Dagoren herrietako talde bakoitzak bere kilometroak egokituta dituzte eta nola ez, Irunek ere baditu bere kilometroak egokituta. Horrela, bi kilometro egokitu zaizkio Irungo herriari, hau da, 1000 pertsona saretu behar dira. Irundarrak hondarribitarrekin batera Deba inguruan kokatuta daude.

Orain arteko lan eskerga ondorioz, sinadura bilketaren prozesua eta galdera adosteko prozesua, ezin izan gara kalera irten Irungo herria animatzeko. Baina, larunbatean Urdanibia plazan eta San Juan plazan, 11:00etatik 13:30ra bitarte bi mahai jarriko ditugu irundarrak Giza Katea animatzeko.

Horrez gain, astearte eta ostegunero 18:30tatik 20:30tara Hartu Hitzako lokala irekita egongo da saretzeko eta Gure Esku Dagoren kamiseta berriak eskuratzeko. Hartu Hitzaren lokala Arbelaiz kalea, 3 helbidean dago kokatuta.

Etiquetas: