1115 sinaduretara iristen den bultzada

fotohartuhitzairun.- Alaitasuna, poztasuna, jai giroa eta irribarre asko Irungo erdigunean ikusteko aukera egon zen larunbatean. Zoragarria izan zen larunbatean sortu zen giroa, eta dena irundarrei esker. Hartu Hitzak deialdia bota zuen, irundarren hartu eta laguntza ederra eskeini zuten. Horrela, Urdanibia plazan, San Juan plazan, Fermin Calbetonen, Zabaltza plazan eta Luis Marianon 602 sinadura jaso ziren, hau da, 2 egunetan jaso zituztenak baino gehiago. Bultzada ikaragarria izan zen 3000 sinadura lortzeko bidean, Hartu Hitza pixkanaka pixkanaka irundarren ahoetan eta belarrietan dagoen islada zuzena.

Alaitasuna eta poztasuna ez zuten irundarrek soilik sortu, Zizurkileko, Billabonako eta Añorgako erraldoiek Irungo kaleetan kolorea jarri zuten; Kemen Dantza Taldea irundarrak dantzan jarri zituzten Txorimalo Trikitixa Taldearen laguntzaz; Irunabar Irungo Bertso Eskolako kideek irundarrak liluratu zituzten; GED Irunek sortutako abesbatzak irundarrak kantatzen jarri zituzten eta txalapartariek irundarrak euren iturrira bueltatu zituzten.

San Juan plazatik 11:30etan atera ziren erraldoiak eta Kemen Dantza Taldeko partaideak eta 11:45etan Fermin Calebtonen Txorimalo Trikitixa Taldearekin bat egin zuten. Handik aurrera, kalejira erraldoi baten bidez, Zabaltza plazaraino eta Luis Marianoraino iritsi ziren. Bertan dantzak, bertsoak, kantak eta doinu alaiak entzuteko parada egon zen. Bukatzeko, Luis Marianotik berriro ere San Juan plazara egin zuten bidea, Kale Nagusitik pasatuz.

Igandean ere 64 sinadura gehiago

Muxiko eguna zela hizpide, igandean San Juan plazan mahiak kokatu ziren eta dantzen artean jendeak Irungo Herri Kontsulta bermatzen jarraitu zuen. Larunbatean bezala, eguraldiak lagundu egin zuen jendea kaleratzeko eta ahots batez Hartu Hitzari laguntza eskeintzeko.

Hartu Hitza elkarteak aste honetan ere lanean jarraituko du mahaiak Arbeseko errotan eta Zabaltzan plazan larunbatean mahiak jarriz; izan ere, apirilaren 29a iristeko asko geratzen bada ere, lana ahalik eta azkarren bete nahi dute.

HEMEN DUZU LARUNBATEAN BIZI IZAN ZEN GIROAREN BIDEOA!

 


Etiquetas: