Bidasoa da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 47 pertsonetan egin du gora langabeziak Behe Bidasoan. Horrela, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altuena duena. Azken hilabetean 8 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 39 Hondarribian.

Gaur egun Irunen 3.499 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 124 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, gaur egun, 624 langabe daude Lanbide zerrendetan. Azken urtean 54 hondarribitar gutxiago daude langabezian.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11koa da (%12 Irungoa eta %7,6 Hondarribikoa), %9,2 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %11,3 da.

Sektoreak aztertzen badugu, nekazaritza eta arrantzan, zerbitzuetan eta aurretik enplegurik ez zutenen artean igo da langabezia.

Etiquetas: