Arbes eta zabaltza Plaza sinadura bilketako topaleku

hatuhitzairun.- argazkiaMartxa polita hartu dugu duela hiru aste hasi genuen bidean. Aurreko astea 452 sinadurekin hasi genuen, eta 11150ekin bukatu. 3000 sinadurak geroz eta hurbilago ditugu, baina bidea luzea da eta Hartu Hitzak ez dauka bere lana lasaitasunez hartzeko asmorik. Burubelarri jarraituko dugu lanean eta horregatik, asteburu honetan mahaiak bi gune desberdinetan kokatuko ditugu 11:00etatik 13:30tara.

Batetik, leku berri batean kokatuko ditugu mahaiak, Arbes auzoan hain zuzen ere. Arbeseko errota plazan gure bolondresek auzokoen arreta erakartzen saiatuko dira sinadura jasotzeko helburuarekin. Arbes auzo handia da eta bertako auzokideak animatu nahi ditugu Irungo Herri Galdeketa bermatzeko asmoarekin.

Beste tokia Zabaltza plaza izango da. Irungo erdigunean kokatuko gara berriro ere, izan ere, esaerak dioen bezala ‘mundu guztia Colon pasealekutik igarotzen da’. Jende asko igarotzen den gunea denez, bertatik paseatzen ari diren irundar guztiak animatuko ditugu Hartu Hitzari laguntza eskeintzeko.

Sinadurak biltzea gure helburua bada ere, gure nahia irundarrak motibatzea, mugimenduaren parte sentitzea eta irundarrak benetako ahaldunak izatea da.

Beraz, motibatu zaitez, mugimenduaren parte sentitu zaitez eta ahaldundu!

Etiquetas: