Eneritz Furyak-ek Europako birari hasiera emango dio 21ean Lakaxitan

Eneritz Furyak bakarlari irundarrak Frantzia, Belgika, Alemania eta Suitzan zehar bira egingo du ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran.

Folk sinplea ahots pertsonalaz eta letra korapilatsuez janzten duen musikariak iaz aurkeztu zuen bere bakarkako lehen diskoa, Kasernarat taldearekin hainbat urtetan  konposatzen aritu ondoren. Lehenago ere aritu izan da Euskal Herriko mugetatik kanpo, Galizia, Kataluinia eta Italian jotzen.

Bira etxean hasiko du, Lakaxita gaztetxean, Amsterdam hiriko Blue Crime taldearekin batera.

Eneritz Furyak - European Tour
2018/VI/21     IRUN (EH) Lakaxita (+BLUE CRIME)
2018/VI/28     BORDEAUX (FR) Bordaleko Euskal Etxea
2018/VI/29     PARIS (FR) Paï Paï Bistrot
2018/VI/30     BRUSSELS (BE)    
2018/VII/03    BERLIN (DE) Saarbach Galerie Kulturcafe
2018/VII/05    CHEMNITZ (DE) Odradek Lesecafe        
2018/VII/06    LUZERN (CH) The Phrontistery    
2018/VII/07    LYON (FR) Aux Bons Sauvages

Etiquetas: