Hartu Hitza zure ekarpena eskatzen du

cartelIrungo Herri Kontsultaren galdera eratzeko prozesu parte hartzailea gaur hasten da. Prozesua azaladuko duen bideoaren sareetara igotzearekin eta irundarren parte hartzea eskatzeko gonbidatarekin hasten da. Irungo herriak apirilaren 28rarte epea izango du bakoitzaren galdera aproposena edo 2018ko azaroaren 18an egingo den galderak izan behar dituen ezaugarriak bidaltzeko.

Askotarikoak izango dira ekarpenak bidaltzeko metodoak: Hartu Hitzaren sare sozialen bidez, mailaren bidez (hartuhitzairun@gmail.com), web orritik edo apirilaren 21ean egingo den sinadura bilketaren mahietan egongo diren hautestontzietan. Beste aukera bat apirilaren 28an egingo den Adosguneko, Hartu Hitzaren foro asanbladako, bileran presentzialki egitea da.

Prozesu honi buruz gehiago jakin nahi? Hemen duzu bideoa! Gogoratu, zure ekarpena nahi dugu!

Etiquetas: