Tanatorioa Gabarrari kalean?

Abotsanitz.- Urte hasierako Alkate dekretu (4/2018 dekretua) baten bidez jakin dugu Hondarribiko Udalak enpresa bati Gabarrari kaleko lehen zenbakian tanatorio bat eraikitzeko baimena eman diola.

Abotsanitz aktibitate ekonomikoetarako lehiakortasun irekiaren alde badago ere, harrigarria egiten zaio Hondarribiko Udalak beilatoki erabilerako eraikitzeko baimena eman izana eta nola eman den prozedura:
    1.- Obra baimen prozedura hilabete t’erdikoa izan da; zuzenketak eta guzti (Hondarribiko edozein herritarrek edonolako obra txikia egiteko nahiko lukete horrelako tramitazio azkarra) Gabonetako jaien inguruan.

    2.- Dekretu bidez, herritarrei (bizilagunei bereziki) nahiz udal ordezkariei, batzorde zein udalbatzan informatu gabe.

    3.- Hondarribiko Hirigintza Araubidea errespetatu gabe. Izan ere, eremu hau ITSAS eta ARRANTZAko ekonomia-jarduerak garatzeko erabilera bereizgarria jasoa du. Eta ez espreski debekatzen duen osasun aktibitatetarako (beilatokiak izaera hori dute), bolumen handiko pertsonen sarrera eta aparkatzeko eskaera berezia eragingo duten aktibitatetarako.

Guzti honengatik, Abotsanitz Udal Taldeak errekurtsoa aurkeztu du Udalean, lehenik eremua dagokion Itsas eta Arrantza erabilerako garapenerako besterik bideratua izan ez dadin.

Etiquetas: