Abotsanitz-ek mugikortasun mahai iraunkor baten programa lehen bait lehen finkatzea eskatzen du

Aurreko urteko Abenduaren 13an burutu zen denbora luzez Abotsanitz Udal Taldeak, zein herriko beste eragile batzuk, eskatzen ziharduten Mugikortasun Mahaia.

Bertan konpromezu batzu hartu ziren eta gaurdaino ez zaizkio herriari hartutako konpromisoen berri eman, mahaiaren osatzea besterik ez. Mugikortasun Mahaiak bizia eta iraunkorra izan behar duela diote aditu guztiek, baina Hondarribian duela lau hilabete eratu zenetik ez dugu inolako urrats gehiagorik egin.

Hondarribiko Udalari, eta bereziki Ingurumeneko zinegotzia den Kalixa Silanes jaunari mahai iraunkor baten programa lehen bait lehen finkatzea eskatzen diogu. Lehenengo bileran parte hartutakoek errespetua merezi dutelako, herriak mugikortasunaren gaia ezinbestekoa duelako eta Udal ekimen arduratsua delako.

Etiquetas: