%50a eskura

fotohartuhitzaIrun.- Apirilaren 29a geroz eta hurbilago dago, eta 1294 sinadura lortu ditugu jada, hau da, lortu behar ditugun sinaduren %43a. Larunbatean Zabaltza plazan eta Arbeseko errota plazan kokatu genituen mahaiak eta 179 sinadura lortu genituen guztira. Sinaduren %50a eskura dugu eta aste honetan lortzea espero dugu.

Arbes kokaleku bezala estreinatu genuen eta oso pozik geratu ginen bertan lortutako sinadura kopuruarekin, izan ere, 98 sinadura lortu zituzten gure bolondresek bertan. Irungo auzo handienteako batean kokatu ginen lehen aldia izan zen, baina horrek ez du esan nahi beste auzo batzuetara ez garenik hurbilduko. Aurrerago, Artia, San Miguel edo Anaka bezalako auzoetan kokatuko ditugu mahaiak eta bolondresak.

Beraz sinadura gehiago lortzeko asmoarekin, ostegunean Santiago kaleko pintxopotera eta ostiralean Urdanibia plazako pintxopotera hurbilduko gara. 18:30tatik 21:00tara gure bolondresak pintxoak jatera hurbiltzen den jendearen sinadurak lortzen saiatuko dira. Gainera, pintxopoteari giro gehiago jartzeko musika jarriko dugu, pintxoak eta poteak hobe dastatzeko.

Larunbatean ohiko lekuetan

Ostegun eta ostiraleko deialdien ostean, larunbatean ere mahai eta bolondres gehiago izango dira Irungo kaleetan zehar. Ohikoa dugun bezala, Urdanibia plazan eta Zabaltza plazan kokatuko gara 11:00tatik 13:30ak arte.

Gogoratu behar dugu 2018ko azaroaren 18an egingo den Irungo Herri Galdeketa bermatzeko 3000 sinadura behar ditugula. Sinadura emateko azken eguna apirilaren 29a da, beraz Irungo herritarrak gure mahaietara ahalik eta bizkorren hurbiltzera animatzen ditugu. Gure egitura politikoa demokratikoki hautatzeko eskubidea zabaldu nahi dugu, baina etorkizunerako Irunen herri erabakitzearen kultura garatzea ere da gure helburuetako bat.

Hau da aste honetako sinadura bilketaren inguruan gure elkarteko kidea den Xabier Martinez de Antoñanari Antxeta Irratiak egin dion elkarrizketa: https://antxetamedia.eus/news/herri-galdeketaren-alde-bildu-nahi-dituen-...

EZ UTZI AZKEN EGUNERAKO ETA HURBILDU ASTE HONETAKO MAHAIETARA!

Etiquetas: