3000 sinadura Irungo Herri Galdeketa bermatzeko

Hartu Hitza.- Otsailaren 18tik aurrera Irungo Herri Galdeketa bermatuko duen sinadura bilketaren epea irekiko da apirilaren 29ra arte. Epe honetan zehar, Irungo auzo guztietan mahaiak jarriko dira sinadura kopuru gehiena lortzeko asmoarekin. Izan ere, DENON ARTEAN 3000 sinadura lortu behar ditugu prozesuak aurrera jarraitzeko.

Guzti honengatik, igande honetan lehenengo mahaiak jarriko ditugu kaleetan, Luis Marianon eta Zabaltza Plazan hain zuzen ere. Otsailaren 18an, 11:30etatik 13:00tara Hartu Hitzako zenbait kide ingurutik dabiltzan pertsonen sinadurak lortzeko lanetan egongo dira. Baina hori ez da guztia. Guk antolatzen ditugun ekitaldietan ohikoa den moduan, alaitasuna eta jai giroa jarriko dugu. Horretarako, Txorimalo Trikitalari Taldeak eta Kantugiro taldeak Luis Mariano eta Zabaltza Plaza animatzeko asmoarekin bertan izango dira.

IZAN ZAITEZ LEHENA ZURE BABESA EMATEN!

Etiquetas: