Gure Esku Dago dinamikak igandean egingo dituen herri kontsultetan parte hartzeko deia egin du LABek

35DwBdy3_400x400LABek bat egin du igandean Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren herri kontsultekin. Hain zuzen ere, sindikatua Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzearen alde dago, erabakitzeko eskubidea beharrezkoa ikusten duelako egoera laboral eta soziala iraultzeko. Oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi du LABek, eta langileek aukera paregabea dute hitza eta erabakia aktibatzeko eta euren borondatea adierazteko Gure Esku Dago dinamikak antolatu dituen herri kontsultetan.

LABen iritziz, “Estatua da tresna Euskal Herria politikoki egituratzeko eta sozialki kohesionatzeko; bizitza duina bermatzeko behar ditugun baliabide politiko, ekonomiko eta sozialak eskuratzeko; langileriaren bizi eta lan baldintzak hobetzeko”. Hala, sindikatuak erabakitzeko eskubidearen eta euskal estatu burujabearen alde egin du.

Etiquetas: