Asun Casasola Ipuin Laburren lehiaketaren hirugarren edizioa abian da

Aurtengo edizioak “Nik sinesten zaitut” izango du gaia eta berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea du xede.
 
Aurten, gainera, lau kategoria izango ditu lehiaketak: 10 eta 16 urte arteko gazteentzako euskara eta gaztelerazko kategoriak eta 16 urtetik gorakoentzat ere euskara eta gaztelerazko kategoriak.Otsailaren 9ra arte bidali ahalko dira lanak, emailez zein posta arruntaz.

Lau sari izango dira guztira, bat kategoria bakoitzeko. Helduen kategoriako saritu bakoitzak 300 euro jasoko ditu, 50 euro inguruko balioa izango duen liburu sorta batez gain (liburuek gai feminista izango dute edota emakumeek idatziak izango dira). Gazte kategoriako saritu bakoitzak ere jasoko du liburu sorta, 100 euroko sariarekin batera.

HEMEN daude lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
 
Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa, orain bost urte. Nagore Laffagen erailketak eragindako mina gainditu eta jendartea eraldatzeko indarra atera du haren amak, Asun Casasolak. Eta ama honi omenaldia egin nahi dio literatur lehiaketa honek.
 
Urte hauetan 700 ipuin baino gehiago bildu ditugu. Ipuin haietako batzuek argia ikusi zuten iaz, hainbat emakume ilustratzailek mimoz egindako marrazkiekin lagunduta, Gogoratzen nauzuenetan ipuin ilustratuen bilduman. Liburuaren ale bat jaso nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan ondoko helbidean: parean.elkartea@gmail.com
 
Anima zaitez zure ipuina gurekin partekatzera eta Asun Casasolaren eguneroko lanaren indarrari batu iezaiozu zure hondar alea.

Etiquetas: