BDS KOOP ekonomia sozial eraldatzailearen egoitza berriaren inaugurazioa

Azaroaren 22an BDS KOOP ERALDAKETA FABRIKA inauguratuko dugu.

Bidasoaldeko Ekonomia sozial eraldatzailea saretzearen bidean, pausu berri bat emango dugu, bestelako ekonomia posible dela frogatzeko pausu berri bat.

ZER DA EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA?
Barne demokrazia eta aberastasunaren banaketan oinarritutako ekonomia eredua da. Pertsona erdigunean kokatzen duena eta jendartearen eraldaketa helburu duena.

ZER DA BDS KOOP?
Erromes plazan kokatuta dagoen elkarlantokia izateaz gain, sare oso baten egoitza izateko bokazioa duen gunea da. Bertan hitzaldiak, formakuntzak eta bestelako ekimenak antolatuko dira.

NORTZUK OSATZEN DUTE BDS KOOP?
Olatukoop BDS, eskualdeko ekonomia sozial eraldatzailaren sarea da gunea kudeatzen duena, ekonomia sozial eraldatzailea saretu eta sutatzeko asmoz.

Iraunkorki 4 enpresa ditugu bertan:
 -Hiritik At kooperatiba: tokiko garapenerako estrategiak

 -LZB kooperatiba: arkitektura zerbitzuak

 -Izarkom: Euskal Herriko telekomunikazio zerbitzuen kooperatiba

 - Antxeta Irratia-Pausumedia: tokiko komunikabideen elkarteak

Baina beste enpresa edo elkarte batzuk parte hartzen dute ere Olatukoop BDS-en eta BDS KOOP-en, guztira 10 kooperatiba edo elkarteko sarea osatuz.

ZER PROIEKTU SUSTATUKO DIRA BDS KOOP-EN?
Baditugu jada zenbait proiektu martxan:
 -Koop Fabrika: ekintzailetasun sozial eta kooperatiborako programa, 2. urtez izango dena eskualdean;

 -ESE saretzen: Ekononia sozial eraldatzailearen bueltan dabiltzaten enpresen arteko elkarlanean sakontzeko lanean aritu gara 2. urtez;

 -Kooperatibak danontzat: Kooperatibismoa sektore prekarizatuentzako baliogarria izan daitekela frogatzeko ikerketa eta proiektu pilotoak.

Etiquetas: