Kalez Kale ekimena Arbesera iritsiko da ostegunean

Foto archivoIrungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Arbes auzoan, Kalez Kale ekimenaren laugarren saioan. Palmera Montero Gunean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kideak, 11:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.

Aste honetan Irun Ahal Dugu programaren gaineko informazio-aldizkari bat banatzen ari da Arbeseko atarietan. Auzoak bisitatzeko, kalean barrena ibiltzeko eta jendearen ekarpenak jasotzeko aukera dira Kalez Kale programaren ibilbideak, betiere bizi-kalitatea auzo guztietan hobetzeko xedearekin.

Etiquetas: