Hirugarren erraileko lanak amaitzea eta bitartean trenen maiztasun kopurua handitzea eskatzen dute

Hirugarren errailaren egokitzapena dela eta, Irun eta Lezo-Errenteriako geltokien artean, bi zentzuetan doazen bidaiarien hainbat tren kendu dira, bai ibilbide luze, ertain nahiz aldirikoak. Zehazki, aldirikoak 44 inguru (lan egunetakoak); 8 ibilbide luzekoak eta 8 ibilbide ertainekoak. Kendutako tren hauen erabiltzaileei emandako aukera posibleak edonolakoak izan dira: askok beraien bidaia beste garraio batekin osatzea proposatzen zaie (topoa hartzea Pasaitik edo Pasairaino eta gainontzekoei interesgarri suertatzen zaien trenarekin bat egiteko, Donostiatik edo Donostiaraino joateko, bestelako ordutegia erabiltzea.

Obra hauen ondorioz kaltetzen ziren erabiltzaileentzat bestelako bitartekariak jartzea eskatu da; hala nola, Irun-Donostia bitartean joan etorria egin dezaketen zuzeneko autobusak jartzea. Horrela langile eta ikasleengan kaltea ahalik eta txikiena izango litzateke, beraiek baitira eguneroko ibilbidea egiten dutenak. Ordutegi zehatz batzuetarako eskatu izan da bereziki zerbitzu hau: hala nola, lantegi eta ikastetxeetako sarrera eta irteerako ordutegietarako.

Gaur egun, egoerak bere horretan darrai, ADIF eta RENFE enpresen jarrera berdinarekin; baina honi gehitu behar zaio, aurtengo urtean, martxoak 1ean obrak bere horretan gelditu zirela berriz ere abian noiz jarriko diren zehaztu gabe. Eta une honetan gure esku dugun informazioaren arabera, egoera honek luzaroan jarraituko du, kaltea areagotuz.

Egoera honetan, hasiera batean tren murrizketak eragin zituen egoera aldatu denez, eta Gaintxurizketaren egokitzapenerako lanak gelditurik daudenez, ADIF eta RENFE enpresei eskatzen diegu tren kopuruen maiztasuna igo dezatela, IRUN eta LEZO-ERRENTERIAko bideek duten erabilpena oinarri harturik. Honela, Bidasoaldeko erabiltzaileei ez zaie denbora luzez kaltetzen jarraituko.

Tunelaren barruan une honetan lanik egiten ez denez, ibilbide luze, ertain eta aldiriko trenen maiztasun kopurua handitu daitekeela uste dugu, aldez aurretik esandako aukera eta gaitasunak eta jarraian azalduko ditugu beste arrazoi hauek kontutan hartuz:

programatutako ordutegia kontutan izanda, tunel barruan lanak hasi aurretik, Irun-Lezo-Errenteria aldirikoa bai eta kontrako norantzakoak (Lezo-Errenteria-Irun) 10´ eta 11´minutu behar izaten zituen hurrenez hurren. Ondoren, obrak hasi ondoren, 13´eta 15´minutu behar izan dituzte hurrenez hurren. Erabilitako denbora, praktikan, bi zentzuetarako, aldez aurretik programaturiko denbora oinarri hartuz, minutu bat baino gutxiagokoa da diferentzia. Hortaz, tunel barruko lanak geldituta dauden honetan, erabilitako denborak praktikan, teorian beharrezkoak zirenak baino gutxiago dira.

Egoera honen aurrean, berriz ere bidean jartzeko eskaria egiten dugu:
    - Irun-Lezo-Errenteria joan eta etorrirako maiztasuna igotzea. 60´KO GUTXIENEZ BINA BIDAI BI ZENTZUETAN izatea eta bereziki erabilpen handiena duten ordutegian jartzea.

    - Irun-Donostia(eta alderantziz) bitartean dauden ibilbide ertain eta luzeko TREN GUZTIAK berriz ere abian jartzea, lanak hasi aurretik zuen ordutegiarekin bat eginez eta zerbitzuaren ustiapen eraginkorra bermatuz

Bide batez eskatzen dugu, goizeko eta azken orduko aldiriko bi zentzuetako trenak, Irun izan bedi abiapuntu edo helmuga, programazioan aintzat hartu eta behar diren egokitzapenak egin daitezela. Bidearen edo ordutegiaren mugarengatik ezinezkoa diren trenetan, bestelako garraioren bat bilatzea proposatzen da, zuzeneko autobusa adibidez, erabiltzaileentzat ahalik eta kalte txikiena izan dadin.

Egindako proposamen hauek segurtasuneko berme guztiak jasotzen dituzte bai eta ADIF eta RENFEk zehazturiko irizpide teknikoak aintzat hartzen ere. Urriak 7an burutu zen Kilometroak egunean, egindako proposamen guztiak baieztatu geratu ziren.

Azkenik, hirugarren erraileko lanak amaitzeari lehentasuna ematea eskatzen dugu.

Eta lanak berriz ere hasten direnean, bila dadila modu egokiena, Irun-Lezo Errenteriako erabiltzaileek ahal duten maiztasun gehien eskaintzen dien zerbitzua izan dezaten.

“HIRUGARREN ERREILA” DELA ETA KALTETUAK DIREN ERABILTZAILEEN HERRITAR MUGIMENDUAK ETA IRUN_OIASO AUZO ELKARTEEN FEDERAZIOA

Etiquetas: