Ehundaka lagun atera dira kalera pentsio duinak eskatzen

Gaur Irunen, pentsio duinak eskatzeko ehundaka lagunek manifestazio batean hartu dute parte. Mobilizazioa eguerdian San Juan plazatik atera da eta erdialdea zeharkatu ondoren udaletxe aurrean bukatu da.

Kalera ateratzeko eskaera garrantzitsuenak hauek dira:
 - Pentsioen blindajea.

 - Gure erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa pentsioak legez bermatzea..

 - Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea. 1080 €ren azpiko pentsiorik ez.

 - Jasangarritasun faktoreari, ez. Pobreziaren faktorea deitu beharko genukeena.

 - Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.

Etiquetas: