Irungo azterketa soziologikoa egin eta gero, aurten Jaion berreskuratzea ezinbestekoa dela ikusi dugu

JAION2018.jpgIzokin Gorrien Kofradia (IGK) "think tank"-etik, oso arduratuak gaude irunek daraman bilakaera neo-kontserbadore eta normalizantearekin. Hori genuen sena, eta azterketa estadistiko eta kualitatibo sakona egin ostean, datuek ez dute dudarako tarterik ematen: Irun hiri normalegia da. "Yrun: es lo que hay" azterketa publikatu dugu, eta ikusi, ez dagoela beste modurik egoera ber-bideratzen saiatzeko Jaion, kaleokupaziofestiboaldarrikatzailemotorizatua berreskuratzea baino.

Lakaxitako kideek ere, sen berbera zuten, ardura berdina eta ekin diote lanari. Apirilak 21ean, gristasun, anomia sozial eta normaltasun itogarrienaren kontrako antidotoa txertatzeko lanean jarri dira jada.

Azterketak erakusten duen bezala, egoera larria da. Normaltasunak itoko ez bagaitu, anormalek hiri hau asaldatu beharrean gaude, kolore eta bizi poz apur bat, jendea bere lo-zorrotik esnatzeko.

APIRILAK 21_JAION_ETXEKO UZTA!

Etiquetas: