Abotsanitz Udal Taldeak Gabarrari Kalean beilatoki bat egiteko baimenari berraztertze helegitea jarri dio

Abotsanitz Udal Taldeak Hondarribiko Alkate jaunari 2018-08-01ean Toki Gobernu Batzordean adostutako Gabarrari 1 zenbakiko lur eremuan BEILATOKI bat eraikitzeko baimenari berraztertze helegitea aurkeztu dio.

Helegite honetan, ingurune honekiko Hondarribiko Udalak adostutako aurrekariak azaltzen ditu:
 - 1989. urtean, hirigintza planaren inguruan Hondarribiko Udalak “Eskabetxe” eremuari dagokionean hartutako erabakiak ondokoa adierazten du:
    · “Objetivo: … hacer posible el desarrollo de la promoción de pequeñas industrias relacionadas con la actividad náutico-pesquera”
    · “Uso: … pequeña industria ligada, necesariamente, a la actividad náutico-pesquera”
    · “Sobre cuya necesidad y conveniencia el Ayuntamiento de Hondarribia se ha definido con claridad en diversos acuerdos plenarios”

 - 2011. Urtean 732/11 Alkate Dekretuak beilatokiaren inguruan emandako baimenak zera dio:
    · Beilatoki aktibitatearen “Kalifikazioa: … Gogaikarria zarata, dardarea eta usaiengatik”

Ondoren, gaur egungo egoeraren inguruko xehetasunak adierazten dira, hala nola, 2017. urtean Hondarribiko Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO aurrerantzean) onartu zuen ezohiko udalbatza batean.

HAPO honen “C. Hirigintza Arauak” dokumentuan “II. Hirigintza Esparruetarako Arau Partikularren Lehen Liburuan, 4. Puntuan Amute-Kosta auzoa”ren barruan jasotzen da GABARRARI eremuari buruz, aurreko plangintzan “Eskabetxe”ri zegokion eremua.
 
HAPO honen “C. Hirigintza Arauak” dokumentuan “I. Arau Orokorrak” atalean jasotzen dira Jarduera Ekonomikoko Erabilerak”, non “Hirugarren sektoreko erabilerak” adierazten direnean, “Laguntzakoak” deskribatzerakoan jasotzen diren BEILATOKIAK.

Berraztertze errekurtsoa 3 puntu nagusitan dago oinarritua, Hondarribiko Udalaren hirigintza araudiaren kontrakoa dela iritzita.

    1) GABARRARI eremuaren Erabilera Baldintzak
Hondarribiko HAPOan jasotzen da “4.6. GABARRARI” eremuari dagozkion erabilera baldintzak.

Argi adierazten da Hondarribiko herriaren borondatea eremu hau itsas eta arrantzako ekonomia jardueretarako bideratu nahi dela, aurrekarietan adierazi bezela, jarduera hau lehenestea akordatu zelako Hondarribiko Udalbatzan.

Bestalde, “laguntza-erabilerak” erabilera debekatuen barruan sartzen dira. Hau da, HAPOaren Arau Orokorretan jasotzen diren laguntza-erabileren barne espreski sartzen dira “beilatokiak”.

Gogorarazi behar dugu, 732/11 Alkate Dekretuan, beilatoki aktibitateak zarata, dardarea eta usaiengatik gogaikarritzat kalifikatzen direla, hau da, eremu honetako erabilera baldintzen artean behin eta berriz adierazten diren kalifikazioak izanik.

Beraz, aktibitate hau bateraezina da eremu honetan.


    2) MUGIKORTASUNAren ingurukoak
Gabarrari eremuan erabilera-baldintzak adierazten direnean, bateraezina jotzen du oinezkoen kopuru handia sartzea eskatzen duten edo aparkaleku-eskari berezia dutenak adierazten ditu.

Harrigarritzat jotzen dugu, mugikortasunaren inguruko inolako ikerketarik egin gabe baimentzen dela, Arkitekto andrearen txosten batean oinarrituz.

Honen inguruan esan beharra daukagu, Gipuzkoako lurraldeko beste beilatokietan ikus daitekeen bezela, honelako aktibitateak egiten dituzten guneetan aparkaleku eta pertsona mugimendu ugariak izaten direla. Egun batzutan oso nabarmena izaten delarik pertsonen eta ibilgailuen mugimendua.

Honengatik guztiagatik, mugikortasun ikerketa bat ezinbestekoa da aktibitate honek Gabarrari Kalean izango dituen eraginak aztertzeko.

    3) SUTEEN AURKAKO NEURRIAK eta SEGURTASUN ERABILERA
Aurkeztua izan den Obra Proiektuak segurtasun neurriak kontutan hartzeko garaian “Código Técnico de Edificación - Documento Básico – Seguridad en caso de Incendio” eta “Código Técnico de Edificación - Documento Básico – Seguridad de Utilización y Accesibilidad” hartu behar ditu kontutan.


Eskuartean dugun Oinarrizko Proiektuak ez ditu hemen aipaturiko segurtasun neurriak errespetatzen.

Abotsanitz Udal Taldeak Udalean aurkeztutako proiektuak oinarrizko segurtasun baldintzak betetzen ez dituen ikuspuntutik, bidegabea dela deritzo proiektu honi eraikitzeko baimenik ematea.

Bestalde, udal arkitekto andereak eginiko txostenean zerbitzuaren eskariaren inguruan egiten duen aipamena harrigarritzat jotzen dugu. Oposizioko lehen indarra den Udal Talde honetako kideok lehiakortasunaren aldeko adierazpen argiak izan ditugu behin eta berriro, baina gure herrian zerbitzu honen eskaria handia dela adieraztea errealitatearekin bat ez datorrela esan behar dugu. Hondarribian beilatoki bat badagoela adierazi behar dugu eta beilatoki honek urte osoan zehar ematen du zerbitzua. Aldiz, azken urteetako batazbestekoa 25 zerbitzu / urteko izan da. Beraz, beilatoki zerbitzua ematen duen enpresak sobera baliabide ditu dagoen eskariari erantzuteko. Honela esan nahi du, herrian dauden baliabideekin nahikoa dela dagoen eta egon daitekeen eskariari erantzuteko.

Azkenik, Hondarribiko Alkate jaunari Hondarribiko Gabarrari Kaleko 1. zenbakian BEILATOKI bat eraikitzeko erabakia berrazter dezan eskatu nahi diogu, erabaki honek hainbat lege urraketa dakartzalako berarekin bat eta lege urraketa horien ondorioak oso kaltegarriak izan baitaitezke Hondarribiko hiriarentzako, ordezkari publiko eta udal teknikarientzako ere.

Abotsanitz Udal Taldea

Etiquetas: