Pentsio duinak eskatzeko egiten diren moblizizazioak indartuak atera dira asteleheneko manifestazioari esker

Astelehen eguerdian, 1500 pertsona inguru, Irun erdian zehar, burutu den manifestazioak, gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu.

Pentsionisten mugimendua inoiz baino biziago daudela eta etorkizunean, gaur egungo eta ondorenean etorriko diren pentsionisten eskubideak defendatzeko prest daudenaren  adierazpen nabarmena izan da.

Egun hauetan, Kongresuan pentsioen etorkizunaren inguruan gai garrantzitsuak eztabaidatzen ari dira; eta pentsionistek, Konstituzioan eta Europar gutun sozialean agertzen den pentsio duinaren eskubidea  defendatzen jarraitzeko, indarra eta arrazoiak baditugula erakusten ari gara.

Hori dela eta, pentsionistei eta irundar guztiei orokorrean, emandako laguntzagatik  eskerrak luzatu nahi dizkiogu, eta astelehenero San Juan Plazan egiten diren kontzentrazioetara eta Gipuzkoa, Euskadi edo Espainol Estatu mailan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzea gonbidatzen ditugu.

Etiquetas: