Irungo EH Bildu Iratxe Sorzabalen egoeraren harira

Hilabete honetako udalbatzara, gure taldeak, Iratxe Sorzabal preso irundarraren egoera salatzeko mozio bat eraman zuen. Honetan, giza eskubideen arloan diharduten erakunde nagusiek (Amnistia Internacional, CPT eta GBE) esandakoa gogoratu genuen, hau da, Iratxe torturatua izan zela, eta Iratxeren aitorpenak torturapean lortu zirenez, baliogabetu beharko liratekeela.

Iratxeren aurka hiru euroagindu daude. Beteko balira, torturak praktikatu zizkion Espainako estatura bueltatu beharko litzateke. Irungo EHBildun egoera hau saihestu behar dela pentsatzen dugu, gehienbat Espainako estatuan, Iratxeren  eskubideak, eta giza eskubideak oro har,  errespetatuak izango diren bermerik ez dagoelako, aurrekariak hor daude eta objetiboak dira.

Hori dela eta, gure poztasuna erakutsi nahi dugu, gure moziak babes nahikoa lortu zuelako, eta lehen aldiz, Irungo Udalak Iratxeren egoeraren aurrean kezka adierazteaz gain, torturapean lortutako aitorpenen aurka posizionatu zelako.

Bide batez, herritarrak egoera hau salatzeko larunbat honetan, Irunen bertan, 19:30ean egingo den manifestaziora etortzera gonbidatu nahi ditugu.

Azkenik, jakinarazi nahi dugu, gure taldeak giza eskubideak pertsona guztientzat bete daitezen defendatzen jarraituko duela, salbuespenik gabe.

Etiquetas: