Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena

Jakitera eman dituzten datuen arabera, urtarrilan 175 pertsonetan egin du gora langabeziak Behe Bidasoan. Horrela, Bidasoaldea da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa altuena duena. Azken hilabetean 144 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 31 Hondarribian.

Gaur egun Irunen 3.575 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,3 hain zuzen. Iazko urtarrileko hilabetearekin konparatua 82 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, gaur egun, 629 langabe daude Lanbide zerrendetan. Azken urtean 39 hondarribitar gutxiago daude langabezian.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %11,3koa da (%12,3 Irungoa eta %7,6 Hondarribikoa), %9,3 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %11,3 da.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, nekazaritza eta arrantza sektorean ezik.

Etiquetas: