Irunez kezkatuta egoteko 200 arrazoi baino gehiago

Vista genral del Paseo Colón de IrunEH Bildu.- Hasieratik Irungo EHBilduk udal aurrekontu eza kezkaz ikusi du. Aurrekontu hauek XXI. mendeko hiri nabar hori garatzeko lagundu behar lukete, baina zoritxarrez, hor darraigu, IXX. mendeko sepia koloreko Irun horretan. Gipuzkoako azken bagoian gabiltza, eta bitartean, Gaintxurizketatik haratago bizitzak darrai, eta lurraldeak aurrera egiten du.

Udal gobernuak gazteek pairatzen duten egiturazko lan ezan pentsatzen egon beharko luke, gure gazteen sekotre batzuk bultzatzen ari diren beste ekonomia ereduaren inguruko proposamen ilusionagarri eta berritzaileak laguntzen egon beharko luke. Hauetaz gain, auzoek parte hartze aktibo izaten lagundu beharko luke, horretarako auzoak udaletxera gerturatu beharko lituzke, auzoei eragiten dieten erabakietan lehentasunezko papera jokatzeko. Irunek bizi garen garaietara ekarriko gaituzten benetako soluzioak behar ditu. Gure hiria ezin da buzoneoak egiten eta panfletoak banatzen gobernatu, hori ez da arduratsua, ez da serioa.

Gure taldeak udal gobernuarekin aurrekontuen inguruko negoziazioetan parte hartzeari utzi zion, baina ez udal aurrekonturik ez genuelako nahi, konfusio dinamika horretan eta bilera antzuetan parte hartu nahi ez genuelako baizik. Errealitatea arrazoia ematen ari zaigu.

Aurrekontuak nahi ditugu, baina ez gobernu sozialistarenak. Udalbatzaren gehiengoak babesten dituen proposamenak bere gain hartzen dituen aurrekontuak nahi ditugu, eta ohikoa denez, gobernu sozialistak akordioetara iristeari uko egiten dio, eta ez bakarrik nahi ez duelako, ez dakielako baizik. Honen guztiaren okerrena, paralisi honek Iruni egiten dion mina da. Galde diezaiotela, adibidez, euren urteurrenak ospatu nahi dituzten hainbat eta hainbat klub eta elkarteri. Noiz arte izango dituzte zain?

Ondorioa garbia da: hiri eredu ilun, gogogabe eta triste hau agortuta dago. Proposamenetan ez dago ez ilusiorik ez imaginaziorik.

Etiquetas: