Formazioa Inter-Kooperazio tresnak

KoopFabrika.pngBidasoako Koop Fabrika.- Bidasoako KoopFabrikaren barruan burutzen ari garen formazio zikloaren saio berri bat iragarri nahi dugu: Inter-kooperaziorako tresnak

Ibai Esteibarlandaren eskutik, lurralde mailan, enpresen arteko lehiakortasuna gainditzeko, eta lankidetzaz, kooperazioz elkar indartzeko tresnak ikusi eta ikasiko ditugu.

  • Martxoak 12an izango da, goizeko 10.00etatik 12.00tara
  • Aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hemen: bidasoa@koopfabrika.eus (edo BDS koop egoitzatik pasata zuzenean)
  • Saioa "BDS Koop eraldaketa fabrika"-n izango dira. Hau Aixin Zolua kalea 5.znbk dago, Junkal ondoko erromes plazan duelarik sarrera nagusia<

Xedea ekintzailetza ikuspegi sozial eta kolektiboan gauzatzeko tresna berriak ematea izango da, eta era berean egiteko horretan gabiltzan pertsona eta kolektiboak saretzea. Beste eredu ekonomiko bat posible da eta hemen dago!

Edozein dudatarako. Iker Eizagirre (681608469)

Etiquetas: