Abotsanitzen hauteskundeetarako hautagaitza

Candidatura electoral de ABOTSANITZOhar honen bitartez, 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundetarako aurkeztuko duen zerrendako lehendabizko hiru hautagaiak aurkeztu nahi ditu Abotsanitz taldeak. Joan zen urtarrilean egindako Herri Batzar irekian aukeratu ziren hautagai hauek.

Herri izaera duen talde honek gogor egin du lan legegintzaldi osoan zehar, hondarribiarrentzat herri aurrerakoiagoa eta justuagoa lortzeko. Horretarako, herritarrekin, eragileekin eta auzoetako ordezkariekin hitz egin dugu, haien proposamenak jaso eta Udalera eramateko. Eta gehiengoa duen udal gobernuari benetako oposizioa egin diogu, proposamen ugari jarriz mahai gainean. Sagarzazu alkate jaunaren eta EAJren gehiengo osoaren kudeaketa txarra ere agerian utzi dugu sarri.

Lau urte hauetako esperientzia eta ikasitako guztia baliatuko dugu datorren legegintzaldian ere, Hondarribia eraikitzen jarraitzeko. Eta asmo horrekin osatu dugu Abotsanitzeko hauteskunde zerrenda. Hauetxek dira zerrenda horretako lehendabiziko hiru hautagaiak, eta horrela aurkeztu nahi ditugu hondarribiarren aurrean: Igor Enparan Araneta, Lupe Queiruga Oronoz eta Estitxu Urtizberea Sorzabal

Abotsanitzeko hautagai guztiek hartu dute konpromisoa Hondarribiko herritarrek eta auzoek dituzten beharrei herritik bertatik erantzuteko, herrian bertan hartutako erabakiak jarraituz.

Hondarribiko Udalean, EAJren hogeita lau urteko gobernaldiaren ondoren, ALDAKETARAKO GARAIA DA!!!

Etiquetas: