Itzulketa ilegalek jarraitzen dute Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren ondoren ere

Foto archivo: Momento de la pasada manifestación del 22 de enero. (Foto: bidasoa.hitza.eus)Irungo Harrera Sareak adin txikikoen eta turisten itzulketa kasu ilegalak dokumentatzen ditu. Irungo Harrera sareak ikusgai jarri nahi du Polizia frantsesak kontrol arrazistak eta itzulketa. ilegalak egiten jarraitzen duela Europar Batasuneko Auzitegiak epaia eman ondoren ere.

Irungo Harrera Sarea.- Adin txikikoen eta turisten itzulketak. Harrera Sareak dokumentatzen duen kasuetako bat Abdelena da (fikziozko izena), adin txikikoa da eta benetan 16 urte dituela egiaztatzen duen agiriadauka. Abdel Afrika beltzetik dator eta Espainiara iritsi zenean adin nagusiko bezala erregistratuzuten, nahiz eta jaiotza agiria eduki eta bertan jarri 16 urte dituela. Duela bi aste iritsi zen Irunera eta Martindozenean bi egun igaro ondoren, Baionara iritsi zen, han Pausan, migratzaileentzako aterpetxean lo eginez. Handik Toulouserako bidea hartu zuen eta Pau inguruan zegoenean, poliziaren kontrol batean gelditu eta dokumentazio formala ez zeukanez, komisaldegira eraman zuten. Abdelek esan zien adin txikikoa zela. Baina poliziak, Schengen lurraldeko sarreren europar datu basean kontsultatu eta ikusi zuen polizia espainiarrak adin nagusiko bezala erregistratu zuela. Beraz, Somportera, polizia espainiarrak mugan daukan komisaldegira itzuli zuten eta polizia espainiarrak handik Jacara eraman zuen eta kalean utzi. Jacan, eta hainbat pertsona solidariori esker, Abdelek Irungo Harrera Sarearekin hitz egitea lortu zuen eta Irunera bueltatu zen. Hemendik Baionara joan zen berriro ere.

Hainbat gertaera salatu nahi ditugu:

  1. Kontrol arrazista bat da.
  2. Itzulketa ilegala. Abdel adin nagusikotzat hartuta ere, ez da betetzen itzulketa expressa ahalbidetzen duen Malagako hitzarmena; Abdelek Frantzian zeraman denborak hitzarmenak aipatzen dituen lau orduak gainditzen ditu.
  3. Adin txikikoaren eskubidearen urraketa. Abdelek esan zien adin txikikoa zela, hori frogatzen zuen agiria erakutsi ere bai, eta hala ere ez zioten jaramonik egin, legeak adin txikikoei bermatzen dizkien eskubideak urratuz.

Ondorioz, itzulketa ilegal bat da eta salatu beharra dago. Zoritxarrez, ez da salbuespen bat. Horrelako jokaerak behin eta berriro errepikatzen dituzte mugaren bi aldeetako poliziek.

Bestalde, jakin berri daukagu, Portugalera iritsi zen brasildar turista baten kasua. Lisboatik Pariserako tren txartela erosi zuen, Hendaian polizia frantsesak identifikatu eta Irunera itzuli zuen, nahiz eta pasaportea indarrean eduki eta ez zituen gainditu legeak Schenge espazioan turistentzako legeak ezarritako 90 egunak. Esan brasildar hiritarra beltza dela. Beraz, argi eta ozen esan behar da kontrol arrazista izan zela eta itzulketa ilegala.

Gertaera hauen aurrean, irmoki salatu nahi dugu giza eskubideak eta Europako legeak urratzen ari direla, are gehiago, joan den Martxoaren 22an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman berri duen epaiaren ondoren. Epaiak hala dio; “Itzulketaren inguruan aipatzen den Itzulketa prozedurak salbuespena izango du hirugarren lurralde bateko pertsona bat Europa barruko estatu-kideren baten mugaren batean egoera irregularrean atxilotzen bada, nahiz eta estatu horrek kontrolak ezarri bertako ordena publikoa eta barne segurtasuna arriskuan jar ditzakeen mehatxu larri at dagoelako.” Hau da, Europar Justizia Auzitegiaren arabera, ezin da itzulketa prozedura gauzatu Europa barruko muga batean.

Etiquetas: