74 urte Jesus Carrera Olaskoaga fusilatu zutela

cartelUrtarrilaren 16an, 74 urte betetzen dira Jesus Carrera Olaskoaga buruzagi komunista fusilatu zutela. Atxilotua eta torturatua izan ostean, Alcalá de Henares-ko ilerrian fusilatu eta bertako 38. fosan hilobiratu zuten.

Ogibidez igeltseroa zen Carrera eta UGT eta Alderdi Komunistako kidea zen. Gerra Zibilean, horniketa eta garraio sekzioan jardun zuen. Irun eta Donostia rori ostean, Durangora joan eta “Gernikako Arbola” batailoi komunistan borrokatu zuen. Bertako omandante izatera iritsi zen, 140 gudariren ardura hartuz.

Gerra ostean, Frantzian erbesteratu zen, Gurs eta Rivesalteseko errefuxiatuen esparruetan. 1941an, Espainiara itzuli zen, Alderdi Komunistaren erresistentzia ntolatzera. 1942an, alderdia zuzentzeko ardura jaso zuen, frankistek Jesus Larrañaga eta Manuel Asarta txilotu eta fusilatu ostean.

1943ko martxoaren 15ean, Santiago Goñi eta Angeles Arrutirekin egoela atxilotu zuten. Segurtasun Zuzendaritzan, Madrilgo Puerta del Sol-en bost hilabetez orturatu eta Alcalá de Henares-ko gartzelera eraman zuten.

Urtarrilak 16

Manuel de la Escalerak “Muerte después de reyes” egunkari pertsonalean kontatzen duenez, Jesus Carrera alderdiko beste zazpi kiderekin gauerdian eraman zuten. “Pausoak eta ate irekitzeak entzuten ziren. Hiruak ziren eta gauerdiko kontaketa, ordu-batak baino lehen egin zuten. “Saca” izango ote zen? (...) Lauak arte ez zuten lehen atea ireki. Unean, “Gora Errepublika” eta gora alderdia oihuak entzun ziren. Irmotasun osoz, Jesus Carreraren ahotsa zen.”

Goizeko seiterdietan fusilatu zuten Carrera, Alcalá de Henareseko hilerrian eta bertako 38. fosan hilobiratu zuten Alderdi Komunistako beste hainbat kiderekin batera.

Carreraren deshilobiratzea Iazko ekainaren 15ean Carreraren gorpuzkiak deshilobiratu eta etxeratu zituzten, merezitako omenaldia eskainiz. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak lan hauetan parte hartu duten pertsona guztien lana aintzatetsi nahi du eta urtarrilak 16a Jesus Carrera hondarribitarra fusilatu zuten eguna dela gogorarazi.

Etiquetas: