Hondartza Kiroldegia zulo beltza

Hondarribi Kiroldegia zulo beltzAbotsanitz Udal Taldea.- Hondarribia Lantzen S.A.k kontratu bidez (Hondarribiko Udalaren ekarpen publikoko enpresa) Hondartza Kiroldegia eta Jostaldi Pilotalekuko zerbitzuen kudeaketa eskaintzeko esleipena Kirolzer S.L. enpresak du.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2014ko ekitaldian eginiko auditoretzan irregulartasunak salatu zituen. Hala nola, Hondarribia Lantzenetik egiten zitzaion ordainketa bat kontratuz kanpokoa zela adieraziz eta ez zela bidezkoa. Gainera ordainketa hori egitearen justifikazioak, “kudeaketa onarengatik”, oinarririk ez zuela zioen ekitaldiko kanonaren ordainketarik ez bait zen burutu.

Gaur egun oraindik ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2014an adierazi modura, esleipendun enpresak Hondarribia Lantzenekiko zor nabarmena du. 2018ko Abuztuan eta Abenduan aurkezturiko idatziekin alderatuta, aldaketa batzuk eman badira ere, gaur egun Hondartza Kiroldegia eta Jostaldi Pilotalekua kudeatzeko kontratua eta baldintza ekonomiko-administratiboen pliegoaren ez betetzeak indarrean dirau.

Hain zuzen, hauek dira adierazitako ez betetzeak:

Pliegoaren 3.2.-Kanona

Hondarribi Kiroldegia zulo beltz

Gaur egun, aipa dezakegun esleipenaren arau ekonomiko eta finantzarioa ez dela betetzen.

Kanonaren ordainketan ez betetzea – 2018ko kuotak ordaindu gabeak

Ekitaldiko etekinen inguruko likidazioa – 2017ko likidazioa burutu gabe

Hau honela, Kiroldegia eta Pilotalekua kudeatzeko pliegoen oinarrietan ez betetze horien inguruko araudia 7. klausulan ikus dezakegu:

Hondarribi Kiroldegia zulo beltz

Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkate jauna eta Hondarribia Lantzeneko presidentea, kudeatzen duen lantaldeak ez du ezer egin gaur artean Hondarribia Lantzen elkartearen eta Hondarribiko Udalaren interesak defendatzeko bidean.

Bestalde, aurrez adierazitako plegu berak kontratuaren eteteko arrazoiak ere adierazten ditu 8. klausulan.

Hondarribi Kiroldegia zulo beltz

Honen arabera, argi geratzen da zein den jarraitu beharreko prozedura. Kontuan izanik gutxienez 2014 urteaz geroztik pairatzen ari garen egoera bat dela, Euskal Herriko Kontu Epaitegiak eginiko txostenean aditzera eman bezela, alde ezberdinek akordatutako egoerak irtenbide bakarra du.

Honetaz gain, jakinarazi nahi dugu 2017az geroztik, Abotsanitz Udal Taldearen kontrako iritziarekin, kirol instalakuntzen erabilera egiten duten Hondarribiko zein Irungo hainbat kirol elkarteri, aurrez doakoa zuten, kirol instalakuntzen erabileragatik ordaintzeko beharra ezarri zaiela. Honela, udalak laguntza ematen die elkarte hauei, gero Kirolzer SL enpresa esleipendunari ordaindu ahal izateko. Kontzeptu honengatik eginiko ekarpenak 208.000 € 2017. urtean eta 252.000 € 2018. urtean egin dira.

Abotsanitz Udal Taldeak, hau guztia hausnarturik, kontratuaren baldintzetan aldaketa bat eman zela ikusirik, leihakortasun printzipioa oinarri hartuta, baldintza plegu berri bat egitearen beharraz jardun da etengabe. Baina kanonaren ordainketa ezarekin ikusitako kontratu ez betetzeaz jabetuta, ezinbestekoa deritzogu egungo kontratua bertan behera utzi eta beste kontratazio prozedura berri bat hastean, non kirol instalakuntzak kudeatzeko nahi duten enpresek baldintza berean leihatu dezaten eta proposamenik egokiena aurkezten duenak modu eraginkorrean kudeatu dezan.

Etiquetas: