Manifestazioa martxoaren 30ean, guztion eskubideen defentsan

Manifestación pensionistasDatorren martxoaren 30ean, Txingudi pentsionisten mugimendutik- Irungo eta Hondarribiko TPMtik Bidasoaldeko hiritar guztiei Irunen burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu. GUZTIEN ESKUBIDEAK DEFENDATZEN, lelopean.

Jakin, badakigu pentsiodunen Mugimenduak defendatzen dituen eskubideak, Gaur egungo eta etorkizuneko pentsio publikoen bermaketa, alegia, beste eskubideekin loturik dago eta gurutzatu egiten dela, hots: Lan izatea eta soldata duin bat izatea, emakume eta gizonen arteko lansaria berdina izatea, gazteei etorkizunerako itxaropena sortzea…

Ez da pentsio duinak defendatzen eta besteek horretan laguntzea, baizik eta, elkarren artean guztien eskubideak defendatzea.

Lana eta soldata duinak behar ditugu, oinarrizko eskubideak izateaz gain, Gizarte Sozialaren errekurtsoak handiagotzeko ere baliagarriak direlako, datozen urteetan ere, pentsio publikoak duinak izan daitezen,

Generoren lansariaren ezberdintasuna gainditu beharra dago etorkizunean, guztiontzat pentsio duinak eta berdinak izateko.

Beharrezkoa da ezberdintasun politikekin bukatzea, ezinezkoa da eskubide sozialen errekurtsoak desagerraraztea, aberatsen poltsikoetara bidaltzeko.

Beharrezkoa da politika erdian pertsonen eskubideak jartzea: lan duin bat, pentsio duin bat, etxe duina, osasun publikoa eta doanik, dependentzia, heziketa…

Bidezko eta zuzena den politika batekin, bai dirua jasotzerakoan eta baita banatzerakoan ere, oinarrizko eskubide guztiak bermatuak geldi daitezke.

Pentsionistek gure egin beharrak bete ditugu, urte askoren lana egina dugu, eta beste askok, langileak, autonomoak, merkatari txikiak… ere ordaintzen ari dira bere zergak, proportzionalki ikusiaz, ondasun handikoak direnek baino gehiago ordaintzen ari dira.

Kendu, lapurtu dizkiguten eskubideak ahal diren gehienak, behintzat, berreskuratu beharra dugu. Horretaz datza gurea eta gure atzetik datozen belaunaldien etorkizuna ere.

Etiquetas: