Irungo EHBildu aurrekontuen inguruan

PrentsaurrekoaEH Bildu.- Martxoan gaude, eta oraindik aurrekonturik gabe gaude. Asteak pasatzen ari dira, ikusten dugu gainontzeko taldeek elkarrizketa batzuk izan dituztela udal gobernuarekin hauek aurrera ateratzeko, baina azken finean, emaitzarik ez.

Udal gobernua mantentzen ari zen negoziazio hori bukatutzat eman dute gainontzeko oposizioko alderdiek, eta horrek eszenarioa argitu du, eta aitzakiak bukatu egin dira.

Aurrekontuak luzatu egin direla dio alkateak, bere ahotsan entzun ahal izan dugu, eta honek egoera kafkianoa marrazten digu.

Irundarrek jakin behar dute aurrekontuak izan genitzakeeela, udal honetan gehiengo oso batek ez du hiria paralizatzea nahi, Irunek aurrera egitea nahi dute. Eta errealitatea gordina da, alkateak ez du aurrekontua eztabaidatua izatea nahi.

Baina zer suposatzen die honek irundarroi?

Irungo EHBilduk hauxe planteatzen zuen: etxebizitza sozialak, gazteriari laguntzak, lehenengo sektoreari, enplegu sortzea, energiaren aldeko politikak….

Ez dakigu zergatik udal gobernuak ez duen Irundarron ongizatea hobetuko dituzten proposamenei heldu nahi.

Alkateak dekretazoaren bidetik edo udalbatzaren bidetik bere proiektuak aurrera atera nahi dituen susmoa dugu, baina bakarrik komunikatiboki bere interesekoak diren ekimenak.

Badakigu ze jokutara nahi duen aritu baina gu ez gara sartuko, baina ez gure alderdiaren interesen arabera, irundarron interesenen arabera baizik.

Jakingo duzuenez, eta komunikabideko langileok inork baino hobeto dakizue, udal gobernuak ekintza politikoa marketing hutsa bihurtu du. Adibiderik garbiena, azken bost egun hauetan, 15 bat ekintza komunikatibo planteatu dituela da.

Salmenta frenetiko honen ondorioz, inauguraze jarraitu ero honen ondorioz, udal gobernua ahazten ari da herritarrok jakin beharko lituzketen beste azalpen batzuk.

Ez da ezer pasatzen, gauzak nahi bezala ateratzen ez direnean, herritarrak informatzeagatik, hau da, ez da ezer pasatzen:

  • Autobus elektrikoak berriak dira, egokitze fase honetan akatsak egin dezaketa, eta izaten ari dira, zergatik izkutatu nahi da?
  • Azken portuko bidegorria presaz eta euripean konpondu nahi izate hori…. Zergatik? Obra ez da ondo egin, eta batzuetan onartu egin behar da.Beharbada ez da udalaren errua izango baina ardurak eskatzen ari direla herritarrek jakin behar dute.
  • Avenida zubia: urte bat geldirik.
  • Ikust-Alaiaren hustuketa: hitzarmenik ez, plangintzatu gabeko ekintza.
  • Eta beste hainbeste.

Ondorioz, hitza da beldurra. EHBilduk Irun eraiki nahi du, baina XXI. Mendeko hiria, ezberdinen arteko akordioak lehenetsiz eta herritarrei entzunez.

Bukatzeko, jakinarazi nahi dizuegu EHBilduk berretsi nahi duela aurrekontuak nahi ditugula, eta, gure esku dauden baliabide guztiak erabiliko ditugula, aurrekontuak izan ditzagun.

Era berean, alkateak zatika onartu nahi dituen aurrekontu zati horiek ez ditugula babestuko esan nahi dugu. Aurrekontua onartu nahi badu, bere osotasunean beharko du izan.

Etiquetas: