Mugimendu feministaren lana goraipatu eta eskubide berdintasuna aldarrikatu ditu EH Bilduk

Ane Unanue, Leti Bermejo, Miren Lantz eta Oihana BrionesUdal berdintasun sailaren sorrerari behar duen garrantzia emateko eskatu du koalizioak

Berdintasunaren inguruan mintzatu da Irungo EH Bilduko Oihana Briones (zerrendan bigarrena), Ane Unanue eta Leti Bermejo zerrendakideekin eta Miren Lantz militante feministarekin batera egindako agerraldian.

Dolores Salis kalean elkartu dira koalizioko kideak. Lekua ez dute kasualitatez aukeratu, izan ere, Brionesek gogorarazi duenez, “orain dela hamar urte, emakume izena zuten bi kale besterik ez zeuden Irunen, guztira 350 kalez osatutako zerrenda luzean bi izen bakan”. Egun, mugimendu feministaren ekarpenari esker zenbaki hori bost aldiz biderkatu da, Dolores Salis kalea horren adibidea delarik.Adibide honek, Brionesek nabarmendu duenez, “instituzioak eta herritar mugimenduak elkarlanean herria hobetu eta aberastu dezaketela erakusten du.

Hala ere, Brionesek gogoratu duenez, “tamalez, asko dira oraindik gure historian ezagutzen ez ditugun emakumeak eta gutxi ordea ezagutzen ditugunak”, eta argi utzi du EH Bilduren konpomisoa“hainbat hamarkadetan emakumeek berdintasunaren alde egindako lanaren lekukoa hartu etaudaletxera eramatea eta berdintasunaren lanerako beharrezkoak diren baliabide edo bitartekoak bermatzea.” dela.

Izan ere, EH Bilduko kideak nabarmendu duenez, Udalak asko egin dezake berdintasunaren alde, baina horretarako “udal berdintasun sailaren sorrerari behar duen garrantzia eman behar dio.” Hala,“berdintasunera bideratzen den diru kopurua handitu beharko litzateke, zeharkako gai hau udal sail guztietan landuko duten bi teknikarirekin.

Bestalde, Brionesek adierazi du “berdintasun saila herriko mugimendu feministaren laguntzailea izan behar duela, ez oztopoa”. Hari horretatik alardea aipatu du Brionesek, egun “gai ukiezina” dirudiela nabarmenduz. Hartara,“alardea boto jasotzea edo galtzea ekar dezakeen epe motzeko hausnarketetatik atera eta herriak zerbait hobea merezi duela onartu beharko litzateke” esan du Brionesek eta koalizioak egiten duen proposamena gogoratu du: “EH Bildutik uste dugu, alarde bakarra izatea dela konponbide bakarra, desiragarriena, justuena eta ederrena izateaz gain. Bide batez, tradiziorikoinarrizkoena beteko duena, publikoa izatearena eta gainera, parekidea.”

Azkenik, LGTBI fobiaren kontrako eguna izanik, aniztasun eskubidea eta eskubide berdintasuna aldarrikatu dituzte EH Bildutik: “identitate sexual guztiak errespetatzen diren herri bat nahi dugu. Ezberdinen arteko begirunea eta elkarbizitza egokia duen herri bat nahi dugu. Irun sentitu eta bizitzeko 62.000 era daudelako eta guztiek aberasten dutelako herria.

Etiquetas: