Zer itxoiten ari gara?!

Foto: ACE HendayeJoan den larunbatean, Harri Xabaletako auzo elkarte gisa, ziluetak, lore koro eta sortak kokatu ditugu karrikako toki desberdinetan , auzo huntatik ibiltzen diren oinezkoak eta txirrindulariak egunero pairatzen duten arriskua irudikatzeko , bai autoen abiadura handiarengatik, bai zebra bide eskasa ala gaizki egokituengatik, bai jadanik biziki hertsiak diren espaloi gainean aparkatzen diren autoengatik.

Egoera honen ardura mail anitzekoa da:

  • Alde batetik, auzo honen biztanleek salatu behar dute egoera deitoragarri hau eta hori egiten dugu gure elkartearen bitartez,
  • Bertzetik, gidariek beraien arduraren konzientzia hartu behar lukete eta zentzu horretan sentsibilizatuko direla espero dugu.

Foto: ACE HendayeAzkenik eta batez ere ardura hori herriko etxearena da eta merkeak eta larriak diren lanak gauzatu beharko lituzke: hesiak pausatu espaloietan autoen aparkatzeak oztopatzeko, zebra bideak sortu edota egokitu ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat, beharrezko lanak egin errepide huntan 30km orenean ibiltzera bortxatzeko. Oroitarazten dugu ere, 2005eko otsailaren akzezibilitate legeak gure aldarrikapenak babesten dituela alta 2019an gaude !! Gainera, poderean dagon taldeak transizio ekologiko ituna izenpetu zuen bere mandatuaren hastapenean, horretan ziurtatzen zuten auzo huntan behar ditugun egokitzapenak bezalako ekintzak bultzatu eta gauzatuko zituztela.

4 urte gure elkarteak deiadarra jotzen duela modu desberdinetan, 500 jendek izenpetu zuten gure galdeketa, herriko etxearekin bildu gira behin eta berriz. Gaur egun gauzatzen ez diren hitz emate eta aitzaki faltsuak dira herriko etxeak ematen digun erantzun bakarra, aldi berean inposatzen digutelarik biziki garestia den eta galdetu ez dugun kamera bat!!

4urtez arriskua areagotu egin da, trafikoa handitu egin da abiadurarekin batera, ohitura txarrak instalatuz. Joan den larunbatean istripu bat izan da gure karrikan, zorionez ongi bukatu dena, hori ez zen mentura baina bai HEMEN egunero gertatzen ahal den zerbait!

Arrazoin guzi horiengatik ERRESPETUA galdetzen diegu gidariei eta BERE ARDURA HARTZEA herriko etxeari, oinez ala txirrindaz ibiltzea ez luke kuraia galdetu beharko baina bai eskubide bat izan behar luke denentzat, Orduan zer itxaroten dugu ????

Etiquetas: