ELA sindikatuak greba deitu du Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetan

#erresidentziakborrokan manifestazioa DonostianELA.- Patronalen artean hiru patronalek aurkeztutako proposamenean ez dago bermatuta hurrengo 6 urteetarako eros-ahalmena eta 2017-2018 urteak hutsean utzita soldaten izoztea eskaintzen dute.

Gaur Gipuzkoako erresidentzien sektoreko negoziazio bilera egon da PRECOan. Bertara patronalek ez dituzte bermatu ELA-k eskatutako bi baldintzak. Alde batetik enpresa eta sektoreko negoziazioa bermatu dezakeen proposamen bat eta bestetik 2017- 2018 urteetan atzerapenak suposatuko lukeen proposamen ekonomiko bat. Hori dela eta ELA-k ez du bileran parte hartu.

Proposamena hiru patronalek luzatu dute, bertan ez zegoen sektoreko bigarren patronala. Eskeini dutena 6 urtetarako eros-ahalmena bermatzen ez duen proposamen bat da, gainera 2017-2018 urteak izoztuak utzita.

LARES-ek bultzatutako proposamen hau, erlazio zuzena dauka patronal honek estatu mailan sinatzen dituen akordioekin. 1800 orduko akordiak 800 euroko soldaten truke.

Proposamenari ezezko erantzuna eman diote beste sindikatuek, bere garaian gutxiengoan akordiorik sinatuko ez zutela esan zutenak.

ELA sektoreko bi patronalekin adostutako aurreakordioa berresten jarraitzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, berea egin dezan eta finantziatu dezan eskatzen dio.

ELA-k argi utzi nahi du lortutako aurreakordioak hurrengo hobekuntzak suposatzen dituela sektoreko langileentzat:

  • Probintzia-hitzarmena berrezartzea, 2010. urtetik agortua zena, eta enpresa hitzarmenak ere berritzea.
  • Sektoreko langileek, oinarri moduan, lanaldi osoak eta kontratu mugagabea izatea.
  • Kopuruz eta kalitatez aurrerapauso nabarmenak ematea, soldatak KPIren oso gainetik igoz, soldata-arrakala betiko ezabatzearren.
  • Hobekuntzak kontziliazioan, lanaren eta familiaren bizitzak hobeki uztartzeko.
  • Hobekuntzak plusetan: jai-egunetan, asteburuetan.
  • Hobekuntzak lan-kargetan, atsedenaldietan eta abarretan.

ELA-k sektoreko langile guztiak animatu nahi ditu otsailak 20tik martxoak 10era egingo diren greba egunetan parte-hartzera. Guztion artean lortuko dugu daukagun aurreakordioa bete dadin.

Etiquetas: