Trantsizio energetikoa, Irungo Ahal dugutik

David Soto y Miren Echeveste. Foto ArchivoIrungo Ahal dugu.- Ingurumena, errealitatean, bazter batean utzi dute PSOEren ondoz ondoko udal gobernuek. Berdin du hauteskundeetarako denbora gutxi falta denean autobus elektriko bat jartzen badute, ingurumena zaintzeko ardura dugunok argi baitaukagu gure Udalak egiten EZ duena. Hor ditugu, nire kideak aipatu duen bezala, Plaiaundiko kirol instalazioak, hogeita bost urtez zain egon direnak beste leku batera eramateko erabakiaren zain, eta azkenean, inork imajinatuko ez lukeena gertatu da oposizioan gauden hiru alderdiok lortu egin dugu hirigintza-arloan proiektua abian jartzea.

Trantsizio energetikoari dagokionez, hor dugu ere Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (gaztelaniaz PAES siglekin ezaguna), 2012an indarrean jarri zena. Inork irakurtzen badu, oso polita da eta helburu zoragarriak ezarri zituen; Europako hiririk aurreratuenen mailara eraman nahi zuten Irun, baina hura ere paperean geratu zen, eta 8 urteko epean, 2020ra arte, ezarritako helburuetatik tanta batzuk besterik ez dira gauzatu. Berriz ere, udal-gobernu zaharkitu honen konpromiso-falta eta gauzak behar bezala egiteko gaitasunik eza agerian utziz.

Ingurumena zaindu behar dugu; gure azpiegiturak eta ohiturak egokitu behar ditugu, bestela etorkizuna denontzat iluna izango delako. Eta zeregin horretan, instituzioek konpromiso argia erakutsi behar dute, paperean jartzen dutena errealitate bihurtuz. Gure aldetik, proposamen argiak aurkeztuko ditugu gure programan, eta guztiak egingarriak dira, paperean zerbait jartzen badugu, benetan egiteko asmoa dugulako.

Osteguna 21ak, hitzaldi bat izan dugu hemen, Gure Moradan (izaga kalea 9), Joserra Becerra legebiltzarkidearekin. Ingurumen kontuez aparte, zehazki, arnasten dugun aireari buruz hitz egingo da. Oso interesgarria izan da.

Etiquetas: