Martxoan 329 langabe gehiago Bidasoaldean

Jakitera eman dituzten datuen arabera,martxoan 4.488 lagun zeuden lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 273 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 56 Hondarribian, aldi baterako enplegu erregulazioan aurkitzen diren langileak kontatu gabe.

Gaur egun, Irunen, 3.826 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %13,2 hain zuzen. Irungo langabetuen urtearteko eboluzioa ikusiz, iazko martxoko hilabetearekin konparatua 312 langabe gehiago daude orain.

Hondarribian egun 662 pertsona daude Lanbide zerrendetan, populazio aktiboaren %8,2. Azken urtean 92 hondarribitar gehiago daude lanik gabe.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa %12,1koa da, %9,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz %12 da.

Sektoreka, langabeziak beherakada txiki bat izan zuen nekazaritzaren eta arrantzaren sektorean, eta gainerakoetan gora egin zuen.

Sexuari dagokionez, emakumeak dira kaltetuenak: 2.609 emakume eta 1.879 gizon langabe martxoan gure eskualdean, 220 emakume eta 109 gizon otsailean baino gehiago.

Etiquetas: