Eskualdeko ekonomiari laguntzeko

fotoTxingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Covid-19ak eragin duen osasun larrialdiak beste krisi ekonomiko eta sozial ikaragarri bat ekarri du berekin, egundoko kaltea sortzen ari dena enpresa handi, txiki eta ertain, langile, autonomo eta abarren artean.

Kalte horrek gure eskualdeko enpresa txiki asko, komertzio, taberna... egoera ahulean utzi ditu, Bidasoaldeko enpleguan eta familia askoren etorkizunean izan dituen ondoriorekin batera.

Egoera hori pentsiodunon gauza ere bada, hau da, guri ere badagokigu, eta horregatik honakoa adierazi nahi dugu:

  1. Neurriak hartzen saiatu behar dugu, osasun aholkuak kontuan harturik. Birusaren beste agerraldi bat zoritxar galanta izango litzateke gizon eta emakumeon bizitza eta osasunerako, eta, baita ekonomia suspertzeko ere.
  2. Gure eskualdeko ekonomia mantentzeko bertako ostalaritzako gune eta komertzio txikietan kontsumitzea aholkatzen dizuegu. Era horretan eta guztion artean, nork bere ahalegintxoa jarri ahalko du eskualdeko ekonomia biziberritzeko. Izan ere, neurri handi batean, gure jokaeraren araberakoa ere bada Bidasoa eskualdeko etorkizun soziala eta iraunkorra indartzea.


Etiquetas: