Eva Campo Müller jendarte eraldaketa sustatzeko saria

kartela

ECM elkartea.- 2018an tokiko garapena sustatzeko beka antolatu zuen ECM elkarteak, eta, aurten, jendarte eraldaketarako proiektuak sustatzeko saria aurkeztu du. Proiektu irabazleak bere jarduera garatzen laguntzeko 3.000 € jasoko du. Hautagaitzak 2021eko martxoaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta irabazlea 202 1eko apirilaren 1a baino lehen emango da jakitera.

Evak bere bizi poza gure artean zabaldu zuen. Bere ingurunearekin zuen konpromisoa askotan erakutsi zuen, eta horren isla, pertsonen bizia hobe egiteko, berrikuntza sozialean eta tokiko garapenean oinarrituta martxan jarri zituen proiektuak. Bizitza labur eta intentsua, baina gure ustez, hemen gaudenontzat irakaspen asko utzi dituena. Irakaspenak eta “egiteko modu bat”, izpiritu bat.

Tokiko garapen komunitarioa sustatzeko, duela bi urte ECM elkarteak 6.000 €ko beka sortu zuen; Saran agroekologia eta zirkuitu laburrak sustatzeko ikerketa ekintza izan zen aukeratua.

Aurten elkarteak saria ematea erabaki du. Lehenbiziko edizio hartan, tokiko garapena helburu zuten 10 hautagaitza aurkeztu ziren, gehienak ez ziren ordea beka horretarako propio sortutako egitasmoak, baizik eta dagoeneko abian zirenak, tokiko garapena eta gizarte berrikuntza helburu. Elkarteak nahi du bere ekarpenak eragina izatea jendartearen eraldaketan eta eragin hori ahalik eta gehien iraunaraztea, horregatik abian diren egitasmoak babesteko apustua egin du. Hori izango da aurtengo berritasuna: 3.000 €ko saria jasoko du irabazleak. Gaur egun martxan den proiektua izango da, eragin positiboa duena genero berdintasunean, kultur aniztasunean eta sorkuntzan, osasun arduratsuan, tokiko eta komunitatearen garapenean, hirigintza inklusiboan, elikadura burujabetzan, edota ekonomia sozial eta eraldatzailean.

Lehiaketaren oinarriak

Etiquetas: