Osasun Bidasoa, Bidasoko Ospitalearen aurrean osasun arreta duin eske eta eskualdeko espezialitateen kontsultetarako itxaron-zerrendek Euskadiko batez bestekoa nabarmen gainditzen dutela salatu dute

Concentración Osasun Bidasoa Plataforma Hospital Bidasoa

Azarorako eta abendurako deitutako mobilizazio sortaren barrukoa izan zen atzo eskualdeko ospitalearen aurrean egin zutena.

Osasun zerbitzuek Bidasoan bizi duten egoeragatik kezka dutelako, azaro eta abendu bitartean mobilizazioak egiten ari da Osasun Bidasoa plataforma. Atzo, osteguna, Bidasoko Ospitalearen aurrean elkarretaratzea egin zuten. Azaroan mugi zaitez osasunaren alde leloarekin ari dira egiten jarduera guztiak. Mobilizazio aro honetako azkena abenduaren 2an egingo dute, 12:00etan, Irungo Zabaltza plazan.

Bidasoa eskualdeko espezialitateen kontsultetarako itxaron zerrendek nabarmen gainditzen dute Euskadiko batez bestekoa

Berriki, Osakidetzako arreta espezializaturako itxaron-zerrendei buruzko datuak zabaldu dira.

Datu horien arabera, Euskadi itxaron-denbora laburrena duen erkidegoa omen da (44 egun) estatuko 87 eguneko batez bestekoaren ¡a erdia. Euskadin, batez besteko itxaronaldiei dagokienez, traumatologia (54 egun), ginekologia (49) eta dermatologia (48) dira itxaronzerrenda luzeenak dauzkaten espezialitateak.

Osasun Bidasoa Plataformak agerian utzi nahi du gure eskualdeko egoera aurkeztutako datuek adierazten dutena baino askoz okerragoa dela. 2023ko azaroaren 10eko datuak kontuan hartuta , Bidasoan, traumatologia kontsultarako itxaron-zerrenda 188 egunekoa da (Osakidetzan, berriz, 54 egunekoa, batez beste); ginekologiako itxaron-zerrenda 53 egunekoa da (49 egunekoa batez beste Osakidetzan); eta 75 egunekoa dermatologian (Osakidetzan 68 egunekoa batez beste). Datu horiei gehitu behar zaie urologiako, errehabilitazioko eta minaren Klinikako kontsultetarako itxaron-zerrendarik ez izatea, ezinezkoa baita pazienteak zitatzea, horretarako agendarik ez dagoelako.

Datu horiek agerian uzten dute Bidasoa eta Bortzirietako osasun publikoa zein egoera larrian dagoen,; izan ere, batez bestekoa baino itxaron-zerrenda askoz handiagoak dituzte traumatologia (Espainiako batez bestekoa baino 100 egun gehiago), urologia, errehabilitazioa edo minaren klinika bezalako espezialitate garrantzitsuek. Aipatzekoa da, halaber, ekografia bat egiteko itxaron-zerrenda 230 egunekoa dela, eta horrek atzerapen diagnostiko larriak ekar diezazkiokeela populazioari.

Iturriak: bidasoa.hitza.eus eta Osasun Bidasoa Plataforma.

Etiquetas: