Decathloneko langileek lanuzteak egingo dituzte larunbatean hitzarmen propioaren alde

Decathlon Irun

ELA Sindikatua.- Decathlonek enpresak hitzarmen estatala du. Honek esan nahi du, estatu mailan Decathloneko langile guztiek lan baldintza berberak dituztela, haien errealitate sozioekonomiko eta sindikala oso desberdina izanik.

Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan, dagoen gehiengo sindikala ez dago negoziaketa mahaian ordezkatuta. Hori dela eta, hemengo langileen aldarrikapenak ez dira bertan islatzen. Horrela bakarrik ulertu daiteke Decathloneko hitzarmenetan jasotzen diren edukiak:

  • Soldata igoerak KPIaren azpitik.
  • Gaixotasun arruntetarako prestazioetan atzera pausuak ematea.
  • Urteko lanaldia 1770 ordukoa izatea oraindik.
  • Edota, igande eta jai egunak araututa egotea, nahiz eta hemen ez diren lan egunak.

Baldintza hauetaz gain, langilearen gehiengoak lanaldi murriztua dauka, eta haien lan ordutegiek malgutasun handia eta gehiegizko aldaketak pairatzen dituzte. Baldintza guzti haun ondoria oso argia da: lan prekarietatea.

Irungo Decathloneko langileek argi daukate; egoera honetatik ateratzeko bide bakarra lan zentroko hitzarmena lortzea da, eta prozesu hori martxan jarri dute: asanbladak egin dituzte, antolatu dira, eta enpresari negoziatzeko nahia adierazi diote.

Enpresak ordea, ezezko zorrotz batekin erantzun die, mahai batean esertzeko aukera bera ere ukatuz. Hori dela eta, langileek beste alternatibarik ikusi ezean, mobilizatzen hastea erabaki dute.

Lanaldi uzteak egingo dituzte datorren larunbatean, martxoaren 23an, goizeko 12:00etatik eguerdiko 13:00etara, eta arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Enpresak jarrera aldatzen ez badu, ekintza gehiago aurreikusten dira.

Etiquetas: