Irungo EH Bilduko kideak Gasteizera gerturatu ziren, Osakidetza zutik jartzeko EH Bilduren proposamen integralaren aurkezpenera

Presentacion Gasteiz

EH Bildu.- Pello Otxandianok, Rebeka Uberak eta proiektuaren lanketan lagundu duten hainbat ordezkarik osasungintzaren gaineko EH Bilduren proposamen integrala aurkeztu zuten, Gasteizko Artium museoan. Bertan, Irungo EH Bilduko Oihana Briones eta Mikel Mendibil bozeramaile eta zinegotzia egon ziren.

Irungo osasun sistema publikoaren gaineko egoerarekin arduratuta dabil EH Bildu, urte luzez egin ez diren inbersioek eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzatik bultzatu diren politikek, Bidasoko osasungintza publikoa egoera larrian utzi dutela adierazi dute.

EH Bilduren iniziatibaz, bihar, Irungo Osoko Bilkuran, besteak beste, Oinaurreko hirugarren anbulatorioa, erdialdeko osasun etxearen handitzea eta osasun etxeen banaketaren berrikuspena aldarrikatzen duen testu bat eztabaidatuko da. EAJ-k ez ezik, alderdi guztiek sinatu dute testua.

EH Bilduk landutako proposamen integrala hemen ikus dezakezu.

Etiquetas: