Eraso Sexistak Moskun eta Gaztetxean

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

dibuGune hauetaz mintzatuko naiz -espazio disidenteak- direlako, kolektibo ezberdinetako eta hauen sareetako kideak bertan lan, bizi zein dantza egiten dugu eta. Gutako askok dominazio patriarkalaz askatu nahi dugu, eta ondorioz gai hau lantzeko betebeharra dugu.

Konfidatzazko inguru batean, gozatzen, sexuen arteko gudarik gabe bizitzeko desioa dugu, eta hau lortzeko lan egiten dugu, milurteak izan arren gizarte pre-patriarkalak atzean utzi genituenetik.

Amets eder hau, beste askoren artean, gure bizitzetan ezartzen saiatzen gara, baina ez dugu beti nahi duguna lortzen. Ez naiz egoera abstraktu edo biolentzia sinbolikoez mintzatuko, baizik eta aipatutako guneetan, gure erresistentziarako habietan, ezagun, lagun edo borroka-kideek inposaturiko eraso fisiko sexistaz baizik.

Larria da oso.

Larria da, gizarte alternatibo bat erakitzeko lanean dauden gizon batzuk gu erasotzea edo bortxatzea, baina larriagoa da oraindik egoera hauek izkutuan mantentzea, erasotzailea babestea eta biktima exageratuz edo gezurtiz akusatzea

Mota honetako biolentziari aurre egin dioten emakumeek askotan ez dute nahi salaketa publikorik egitea. Orduan, zer gertatzen da -Kabigorriko langile batek, adibidez, izan dituen bikote bateri baino gehiagori ikaragarrizko biolentzia ezarri badie-, baina zipayoek salaketarik jaso ez badute?

Erasotzailearen errugabetasuna babesten ari dira, eta arazoa izkutatzen.

Bikote guztiak erotuak zeuden? 

Hori da berak esaten duena, tipikoa.

Denak exageratu, paranoikoak, gezurtiak gara? 

NO ME JODAS!

Zipayoengan konfidatza dugu, ala neurriak hartu behar ditugu?

Aspaldi iritsi zen ordua emakumeekiko errespetua errealidade bihurtzeko, baina ematen duenez guztiek ez zuten hau ulertu, bada ordua emakumeon testigantzak sinisteko eta neurriak hartzeko.

Tabernetan edo gaztetxean eraso sexista bat gertatzen denean (bai.. askotan ematen dira..) erasotzailea izan behar da lekua uzten duena, eta hau ez da gehienetan egiten dena. Tamalez.

Proposamen bat: Moskuko taberna batean edo gaztetxean eraso bat ematen denean, ingurukoei laguntza eskatu, erasotua izan denean konfidatu eta erasoa egin duena pikutara bidali. Ez bada hau lortzen, izan ausartak eta barran dagoenari musika kentzeko eskatu, joan arte.

Hau momentuko irtenbide bat izan daiteke, baina badaude kasu aunitz oraindik konpondu gabe daudenak. Leku alternatiboetan salatuak izan ondoren gure inguruan erasotzen jarraitzen dutenak, eta bizitza normala egiten. Moskobiten artean babesturik. Eta zenbat salatuak izan ez direnak... Testuinguru honetan, uste duzue merezi duela salatzeak?

Eraso sexista ezarri duen pertsona ez da automatikoki erasotzaile bilakatzen, baina oso garrantzitsua da honek erasotu duela onartzea. Momentu batean bestearen borondatearen aurka ekin zuela, konturatu ez arren. Hau egiten ez bada ezin da inungo prozesurik egin erasoa egin duenarekin, burua petrillaren kontra txikitu baino. Inguruak ezin du erasoa justifikatu edo izkutatu, ezin du bere errugabetasuna babestu. Honek ez du esan nahi pertsona maiatzeari utzi behar zaionik.

Erasotua izan dena babestua sentitu behar da bere inguru sozialean, salaketa egindako momentutik aurrera. Hau ez da gertatu kasu askotan Moskun eta Gaztetxean. Behar bada, erasoa inposatu duen pertsonaren bizi espazioa mugatu beharko da.

Idatzitakoak, aipatutako guneetako errealitateak dira, sentsazioak eta proposamenak. Espero dut -errespetua erdigunean izango duen eztabaida bat piztea, prebentzioa lantzea eta protokoloak idaztea-, biolentzia honeri behar duen garrantzia ematea.

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.

Iruzkinak

 

 Aitor Irazu naiz eta nire izenean idatziko dut, ni neu "Kabigorriko langilea" izan naizen egoeratik idazten dut baina ni bezala "Kabigorriko langileak" izan diren nire lagunak ahaztu gabe (Etxabe, Igoa, Kemen, Aimar). Latza egiten zait "Eraso sexistak Moskun eta Gaztetxean" esteka irakurtzea, latza egitn zait alde batetik bertan leporatzen diren akusazioak oso gogorrak direlako, bestetik akusazio hoiek guztiz orokortzen dituztelako balizko erasotzaileak Moskobiten eta Gaztetxeroen artean, baina latza egiten zait batez ere "Kabigorriko langile"goa jomugan jartzen eta mehatsatzen delako, eta "kabigorriko langilea" izan garelako, lehen aipatu bezala nire lagunak eta ni neu. Oso larria iruditzen zait horrelako akusazioak horren fundamentu gutxikin eta horren era baldarrean egitea. Denok dakigu (esteka hori idazten dutenek dirudienez ez), gure inguruan eraso sexisten eta matxismoaren gai hauekin dagoen sentsibilizazio maila zein den, gure ingurua badakizue denok zein den, bertan gehienok ezagutzen dugu elkar, baina ingurune hau, beste herrietako gure ingurunera hedatu daiteke ere. Honekin zer esan nahi dut? " Informazio" sesgatu, orokor, anonimo, baldar eta abar guztiek zurrumurru eta esamesentzako baratze emankorra direla, espekulaziorako bazka hain zuzen ere, eta era berean hau guztiaren ondorioak, baztertzeak, "buling soziala", jipoiak eta abar izan daitezkeela ere. Sexu erasoen izatea gaitz oso larria da gure gizartean, eta egunero biktimak eta orbanak uzten ditu dure inguruan, eztabaida eta elkarlanan sakona behar duen arazoa da. Baina batez ere gai oso serioa da eta horrela izaki seriotasunez, sendotasunez eta fundamentuz tratatu beharreko gaia. Horregatik uste dut textuaren egileek guztia argitzeko azalpen batzuk eman beharko lituzketela. Besterik gabe agur bero bat.