Recent comments

  • Reply to: EH Bilduren ekitaldia Hondarribian   duela 3 urte 9 hilabetetatik

    OHARRA: "Aurreikuspen meteorologiko kaskarrak direla medio San Pedro kalean egitekoa genuen ekitaldia Soroetako pilotalekura lekualdatzea erabaki dugu. 19:00tan izango da eta Oihana Etxebarrieta eta Juan Karlos Izagirre izango dira hizlariak"

  • Reply to: Gaur Kalejira Antifaxista   duela 3 urte 9 hilabetetatik

    Irunen VOXen mitinaren kontra egitekoa zen kalejira debekatu du Ertzaintzak

    Irakurri Bidasoa Hitzaren berria

  • Reply to: [Suspendituta] Harri-Xabaleta kexu   duela 5 urte 4 hilabetetatik

    Gaur gure elkartearen lehendakaria Pantxika Beraza zendu da, beraz eta bere omenez, datorren larunbateko ekitaldia bertan behera uzten dugu momentuz.

  • Reply to: Juan Pedro Harokarene eta Emilio Castillo kartzelaratuak izango dira berriro   duela 8 urte 3 hilabetetatik

    Nere ustez Txanpi Harokarene eta Emilio Castilloren kartzelaratze agindu berri hauek ez dira inolaz ere onargarriak. Alde batetik mendeku politikoaren garaiak atzean uzten joan behar dugulako eta bestetik bi lagun hauen giza eskubideak ez direlako kontutan hartu, holako erabakia, holako zigorra ezartzerakoan.

    Txanpi Harokarene kirol kazetaria izan da bere bizitza guztian, ba al dira Bidasoa aldean beste kazetariak, lankide honen aldeko atxikimendua emateko gertu daudenak? Ba al dira Behe Bidasoa hontan bi lagun hauen aldeko atxikimendua emateko prest dauden kirolariak? Edota kirolari ohiak?

    Ni ez naiz ez kazetari, ezta kirolaria ere. Elikagaiak banatzen dituen txoferra naiz. Baina Txanpi eta Emilioren kartzelaratzearen kontrako salaketa egiteko eta haien aldeko nere atxikimendu pertsonala emateko prest nago. Non apuntatuko naiz?

    Juan Mari Arrozpide.

  • Reply to: Argitu erabakia   duela 8 urte 4 hilabetetatik

    Non eros dezaket kriseilua?.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    ++++++++++++++++++++++++++++++

  • Reply to: Elkarateratzea kamerundar gaztearen hilketaren aurrean   duela 10 urte Hilabete 1

    Gaur Euskotrenaren Geltokia, Paseo Colón-en, 19tan manifestapena aterako du.

  • Reply to: Eraso Sexistak Moskun eta Gaztetxean   duela 10 urte 7 hilabetetatik

     

     Aitor Irazu naiz eta nire izenean idatziko dut, ni neu "Kabigorriko langilea" izan naizen egoeratik idazten dut baina ni bezala "Kabigorriko langileak" izan diren nire lagunak ahaztu gabe (Etxabe, Igoa, Kemen, Aimar). Latza egiten zait "Eraso sexistak Moskun eta Gaztetxean" esteka irakurtzea, latza egitn zait alde batetik bertan leporatzen diren akusazioak oso gogorrak direlako, bestetik akusazio hoiek guztiz orokortzen dituztelako balizko erasotzaileak Moskobiten eta Gaztetxeroen artean, baina latza egiten zait batez ere "Kabigorriko langile"goa jomugan jartzen eta mehatsatzen delako, eta "kabigorriko langilea" izan garelako, lehen aipatu bezala nire lagunak eta ni neu. Oso larria iruditzen zait horrelako akusazioak horren fundamentu gutxikin eta horren era baldarrean egitea. Denok dakigu (esteka hori idazten dutenek dirudienez ez), gure inguruan eraso sexisten eta matxismoaren gai hauekin dagoen sentsibilizazio maila zein den, gure ingurua badakizue denok zein den, bertan gehienok ezagutzen dugu elkar, baina ingurune hau, beste herrietako gure ingurunera hedatu daiteke ere. Honekin zer esan nahi dut? " Informazio" sesgatu, orokor, anonimo, baldar eta abar guztiek zurrumurru eta esamesentzako baratze emankorra direla, espekulaziorako bazka hain zuzen ere, eta era berean hau guztiaren ondorioak, baztertzeak, "buling soziala", jipoiak eta abar izan daitezkeela ere. Sexu erasoen izatea gaitz oso larria da gure gizartean, eta egunero biktimak eta orbanak uzten ditu dure inguruan, eztabaida eta elkarlanan sakona behar duen arazoa da. Baina batez ere gai oso serioa da eta horrela izaki seriotasunez, sendotasunez eta fundamentuz tratatu beharreko gaia. Horregatik uste dut textuaren egileek guztia argitzeko azalpen batzuk eman beharko lituzketela. Besterik gabe agur bero bat.