Rafa Rueda-ren Kontzertua

Data: 
Larunbata, Azaroa 17, 2012 - 23:00 -tik Igandea, Azaroa 18, 2012 - 01:00 -ra

 

CartelLekua: Kabigorri Ateneoa, Peña Kalea

········ Habira itzuli da Rafa Rueda. Hegoaldera, kantuen epelera, musikari izateko hautua egin zueneko abiapuntura. PILT taldearen abaroa utzita, bakarkako bidaiari ekin ziolarik, Kea izan zuen lehen pausalekua. Kilometroak korritu ostean Saredun eskua izan zuen bigarren geraleku eta Zuhaitz okerretan gora abiatu zen gero.

Bakarkako bidaia hasi zuen Rafa Rueda eraldatuz joan da habitik habira, epeltokitik epeltokira. Rafa Rueda da kantuetara behin eta berriz itzultzen dena. Ostera, beti ote da Rafa Rueda berbera? Enaren geometrian Kea, Saredun eskua, zein Zuhaitz okerretan gora disketan ikasitakoak dagoz, baina lurralde berriak zeharkatu dituena da Enaren geometriako hau. Ezagutzen ez genion hegakera dakargu, hegokada indartsuagoa igartzen zaio, hotzetik epelerako bidaiotan zaildutakoa, ziurrenik. Zer ikasi ote du joan-etorrian? Umearotik hasi eta helduarora, kantuan hasi eta kantuan amaitzen den elipsea da musikariaren jarduna. Kantuegileak beti gogoratzen du kanturako itzulera bidea, ez du sekula ahazten. Rafa Ruedak bidaia lehen aldiz hasten duenaren jakiminminez eta bidaiatzen ohituta dagoenaren jakinduriaz ondu ditu hamaika kantu, hamaika bizipen, hamaika habia.

········ Enarak apirilaren hasieran itzultzen zaizkigu Afrikatik. Aparteko zerbaiten seinale dateke udagoienean itzultzea erabaki izana.

- Gotzon Barandiaran -

 Informazio gehiago: http://www.kabigorri.org