Herritarrekin 2013KO aurrekontua

Data: 
Asteartea, Azaroa 20, 2012 - 19:00 -tik 21:00 -ra

cartelBildu Irun.- Aurten ere, aurrekontuak prozedura parte hartzailea izateko bidean, urrats berri bat ematera doa Gipuzkoako Foru Aldundia. Datorren azaroak 20ean, asteartea, orain hilabete batzuk burututako mintegiei segida emanez, Martin Garitano jaunarekin (Gipuzkoako Alhaldun Nagusia) bilera irekia egingo da Irungo Amaia Kultur Zentruan.

Bertan 2012.ko aurrekontuen balantzea eta 2013.ko aurrekontuen aurkezpena egingo da. Mezu honetan hainbat dokumentu txertatzen ditugu zuen interesekoak izan daitezkelakoan.

Irungo BILDU udal taldetik bertan parte hartu eta zuen galderak, kezkak eta ekarpenak egitera gonbidatzen zaituztegu. Dokumentazioa zuen antolamendura dago. Bildu(A)irun.org-etan eska ezazu

Etiquetak: