Xenofobia eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Borroka eta elkartasun eguna: Espainar eta frantses estatuen migratzaileen polítikari ez!

Non: 
Ficoba-tik (Irun) Hendaiara
Data: 
Larunbata, Martxoa 23, 2013 - 17:00
Antolatzen du : 
Anitzak

KartelaAnitzak.- Martxoaren 21ean xenofobia eta arrazakeriaren kontrako nazioarteko borroka eta elkartasun eguna ospatuko da. Beste deialdi batzuetan egin dugun bezalaxe, fenomeno hauen kontra borrokatzen dugun mundu osoko zein Euskal Herriko eragile eta kolektiboekin, arrazakeria eta xenofobiaren adierazle nagusienenetarikoak diren atzerritarren politika instituzional autoritario, sexista eta murritzaileak salatzeko eguna izango da. Izan ere, politika horiek pertsona migratzaile edota errefuxiatuen eskubideak ukatzen dituzte. Aldarrikapen hau ez bada kontuan hartzen, justizia, giza berdintasuna edota aniztasunaren aitorpenak ameskeriak besterik ez dira.

Munduko estatu eta erakunde erregional aberatsen eta boteretsuenek sustatutako politika hauek, politikoki eta kulturalki gutxituak diren Euskal Herria bezalako nazioen eskubideak urratzen dituzte. Izan ere, hain oinarrizkoak diren bizileku edo erresidentzia eta naziotasun eskubideak kudeatzeko gaitasuna soilik estatuen esku geratzen dira, lurraldean bizi garen herritarron eskuetatik at. Eskubide horiek gabe, herri honetako aldarrikapenak bertako lan eta giza harremanen alde, eta azken finean, autodeterminazio eta subiranotasunaren alde, ezinezkoak dira.

Estatu frantsez zein espainolaren migrazio politikek ondorio oso larriak dakartzate, une honetan batez ere, estatu hauek eta kapitalaren eliteak eragindako krisi ekonomiko izugarri honetan murgilduta gaudenean. Gobernu espainoletik planteatzen den lan erreforma berria eta negoziazio kolektiboak moduko politikek zuzenean eta era bikoitz batean eragiten die pertsona eta kolektibo migranteei, honek bazterketa sozialera, langabezira eta lan prekarietatera kondenatuz. Edota,  gure herrian bertan, urrunago joan gabe,  Hendaian dagoen migranteentzako erretentzio eta atxiloketa zentroarekin estatuek errepresioaren bidean eman duten urrats lotsagarria. Errepresio bide honen diseinua gailur franko-espainoletan adosten delarik.

Pentsatzen dugu, gure herrian irekita dauden beste borroka eremu batzuetan bezala, honetan ere, herri gisa erantzun argia, irmoa, eta bateratua eman beharko genukeela. Euskal Herrian eta mundu osoan ere, eskubide horiek aitortzeko, eta bermatzeko eta horien kontrako urraketak salatzeko lanean gauden gizarte-, sindikatu-, eta kultura-eragileek erantzuteko ordua da.

Erronka honek ekimena zabaltzea izango litzateke, bai babesa ematen diguten migratzaile gehiengoari baita ere gehiengo sindikal eta sozialari, horiek baitira giza justiziaren aldaketaren eta herri honen askatasunaren bultzatzaile.

Guzti honegatik, datorren martxoaren 23an, larunbata arratsaldeko17.00etan, Ficobatik (Irun) Hendaiara burutuko dugun Martxara gonbidatzen zaituztegu. Salaketa eta Aldarrikapen Martxari amaiera emateko Hendaian ekitaldia eskainiko dugu.

The international solidarity and fight day  against racism and xenophobia: No to the Spanish and French migration politics!

Árabe



Le jour internationale du lute et solidarité contre le racisme et xénophobie: No aux politiques de la migration de les éstades espagnole et française.

 

Etiquetak: