"Ekonomia alternatiboa eta solidarioa" astea

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Uztaila 18, 2013 - 19:00 -tik Ostirala, Uztaila 19, 2013 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidazi

cartel

Hala ere, denbora tarte bat atera dugu "Ekonomia alternatiboa eta solidarioa" deitu diogun astea antolatzeko. Uste dugu gaur egun hain hurbiletik bizitzea tokatu zaizkigun iruzur, lapurreta, etxe-kaleratze eta bertzelako arazo ekonomikoak oinarritzat dituen eredu ekonomiko honek baduela alternatibarik, eta alternatiba hauei buruz informatzeko prestatu dugu ziklo hau.

Inoiz galdetu al diogu gure buruari zer egiten duten bankuek gure diruarekin? Galdera honen erantzunaren beldur izatea normala da, adibide bat paratzekotan, aunitzetan ez baitakigu bankuetariko aunitzek gure dirua gerretan eta arma-merkatuan inbertitzen dutela. Banku eredu horren alternatiba dugu Fiare banku etikoa, erabaki ekonomiko guztiak erabaki etikoak direnaren oinarrian eraikitzen dena. Banka eta etika? Ikusi bideo labur hau: 

Oinarri berdinarekin, Coop57 sortu zen Katalunian orain dela urte batzuk. Hauek proiektu etiko eta sozialen finantziazioaz arduratzen dira. Gainera, justu oraintxe Coop57 Euskal Herria sortzeko ari dira lan eta lan.

Fiare eta Coop57 bezalako egitasmoekin, finantziazio arazoak izan ditzaketen proiektu solidarioak aurrera atera daitezke.

TrukeAdos aldiz,jada Bidasoaldean martxan dagoen denbora-banku bat da. Bertan, jendeak bere ezagutza trukatzen du bere denbora inbertituz, dirua erdian sartu gabe.

Azkenik, ziklo honetan proiektatuko den dokumentalean ("Con tu dinero") banka etikaren inguruan solastuko da. Hemen laburpen ttiki bat:

Behin ekonomiaren astea zertan datzan azalduta, hona hemen programa eta kartela e-mail honetan atxikirik:

  • Coop57 (proiektu etiko eta sozialen finantziazioa)+Truke Ados (denbora-bankua)

Beran, uztailaren 11an, ortzeguna. 19:00etan, Beralandetan. Euskaraz eginen da.

  • “Con tu dinero” dokumentala (gaztelaniaz, ordu bateko iraupena) + Fiare (banka etikoa)

Lesakan, uztailaren 16an, asteartea. 19:00etan, Erabilera anitzeko aretoa, Koxkontako bidea. Hitzaldia euskaraz eginen da.

  • Coop57 (proiektu etiko eta sozialen finantziazioa)

Irunen, uztailaren 18an, ortzeguna. 19:00etan, Kabigorri. Hitzaldia gazteleraz eta euskaraz izanen da.

Hitzaldi hauetara joatera gonbidatzen zaiztuztegu, Bidaziko bazkide zaretenoi, Bidazin interesa duzuenoi, edota ekonomia alternatibo eta solidarioan interesa duen edonori. Beraz, badakizue, bidali e-mail hau zuen kontaktuei!

Etiquetak: