Txango informatibo Txingudiko hezeguneetatik

Non: 
laiaundiko Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentrotik
Data: 
Igandea, Martxoa 17, 2013 - 11:00
Antolatzen du : 
Eguzki Bidasoaldea eta Itsas Enara Ornitologi Elkartea

Autor: karrikas

BABESTURIKO TXINGUDIKO HEZEGUNEARI ERAGITEN DIOTEN MEHATXU BERRIEN AURREAN (NATURA 2000 SAREA)

Txingudiko hezeguneak nazioarteko araudiek babesturik daude, Gipuzkoan nahiz Lapurdin, habitat, flora eta faunaren eta faunaren kontserbazioa bermatzeko:

1. Hegaztientzako Babes Bereziko Gunea (ZEPA).

2. Kontserbazio Gune Berezia (ZEC)

3. Nazioarteko Garrantzizko Padura: Ramsar hitzarmena

4. Txingudiko Plan Berezia

Hala eta guztiz ere, Txingudiko ZECeko Kudeaketa Plana motz jaio da, lehen babesturiko guneen %40 kanpo utzi nahi baitu (1994. urtean babestu zen lehenengoz Txingudiko Baliabide Naturalak Antolatu eta Babesteko Plan Berezia dela medio), Jaizubia, Kosta, San Rafael, Oxinbiribil eta bestelako ubideak kontutan hartu gabe.

 Irun eta Hondarribiko Udalen utzikeria dela eta, atletismo pistak (beste toki egokiago batean kokatu beharko litzatekeena) Plaiaundiko hezegunearen birsorkuntza integrala oztopatzen jarraitzen du, eta horren ondorioz hegazti migratzaileentzeko habitaten kalitatea hobetzeko planak albo batera gelditzen dira, gune babestuaren helburuen gauzatzea oztopatuz.. 

Ulertezina da ere gaur egun Bidasoako irlaren batean gertatzen ari dena, nekazal erabilpena baimentzen ari baita bertan (baratzak, abereak, txabolak...), zigorgabetasun osoz.

Txingudi gune estrategikoa da Europako milaka hegazti migratzaileentzat. Gainera, Gipuzkoa eta Lapurdiko hezegunerik garrantzitsuena da, eta Kantauriko kostaldeko nabarmenetako bat . Gai hauek eta horiekin lotutako bestelakoak jorratuko ditugu bisita gidatu honetan.

Etiquetak: